Dokumentuaren akzioak
Clara Montero: "Dantzaren sektoreak ez ditu beti beharko zituen diru-laguntzak lortu"
Ezkerretik hasita: Manu Olano (AIC-Dantzagunea), Aizpea Goenaga (Etxepare), Garazi Lopez de Etxezarreta (Gipuzkoako Diputazioa), Clara Montero (Eusko Jaurlaritza), eta Ana Remiro (Dantzagunea). I. Dantza Jardunaldia, 2013-05-10.
Clara Montero
Eusko Jaurlaritzako Kultura sustatzeko zuzendaria
Zoritxarrez berehala joan beharra administrazioko kontseilua daukagulako, baina inportantea iruditzen zitzaidan hemen egotea, agurtzea eta sarreratxo bat egitea. Gero Imanol Aranak, musika eta dantza alorreko arduraduna dena Eusko Jaurlaritzan azalduko ditu nolakoak diren Eusko Jaurlaritzan dauden laguntzak eta politikak dantzaren alorrean.
Aurtengo urtea urte konplikatua izan da denontzat, eta batez ere kultura alorrean. Murrizketa garrantzitsuak izan ditugu, eta gure planteamendua izan da nolabait deialdiak babestea, mantentzea, jendeak bere proiektuekin eta proiektu berriekin jarrai dezan, sorkuntzan eta produkzioan, eta beste aldetik tejido sektoriala eta elkarte profesionalak babestea eta indartzea, profesionalizazioari ere bultzad bat emateko.
Dantzaren alorrean ikusten dugu aspekto honek oso ondo funtzionatzen duela, oso elkarte profesional onak daude, sektorea ondo estrukturatzen dutenak eta oso lan miresgarria egiten dutenak bai prestakuntza, formazioan, profesionalizazioan, sentsibilizazio mailan,... lan inportantea egiten dute, sektore kohesionatua da, talentu handia dago, mugitzen dakien jendea dela ikusten dugu, eta baita ere ikusten dugu administrazioaren aldetik ez dutela beti beharko zuten diru-laguntzak lortu, eta murrizketa handiak izan dituzte azken urteetan.
Gu saiatu gara dantzan jartzen diren dirulaguntzak mantentzen. Nahiz eta murrizketak eduki, eta urte konplikatua izan, mantendu dugu, are gehiago piskat igo ditugu dantzarako ematen diren diru-laguntzak, bai elkarte profesionalekoak eta bai deialdietan jartzen diren diruak, eta baita ere dantza zirkuitorako daukagun aurrekontua ere piska bat igo egin da.
Aurrera begira, saiatu behar gara, lortu behar dugu diru-laguntza horiek igotzen jarraitzea, eta ezinbestekoa da, beste kasuetan bezala, dantzan bereziki, denon arteko koordinazioari ere bultzada bat ematea, eta koordinazio hori lantzea. Dantzagunearen proiektua, Diputazioaren proiektua oso proiektu interesgarria da, espero dut elkarrekin daukagun lan hori indartzen joatea.
Lantaldeak jarriko ditugu martxan ere, gure politikak hobeto planifikatzeko eta planifikazio lanarekin jarraitzeko. Eta hori da aldetik, agur bezala esan nahi nuena, eta gero Imanol Aranak zehazki aurkeztuko ditu dantzaren alorrean dauzkagun politikak eta diru-laguntzak.
Dokumentuaren akzioak