Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak I. Dantza Jardunaldia Donostian: Sektorearen gaur egungo erronkak

Dokumentuaren akzioak

I. Dantza Jardunaldia Donostian: Sektorearen gaur egungo erronkak

Jardunaldia datorren ostiralean, maiatzaren 10ean izango da Donostiako San Telmo museoan , goizeko 9.30tik aurrera. Egitarauak profesionalen ikuspuntu ezberdinetatik ekingo die sektoreko gaurkotasun gai ezberdinei (emanaldiak, publikoak, enplegua, prestakuntza, …):

  • Goizean lau hitzaldi sorta izango dira zenbait erakunde publikoren ordezkarien eta dantzasektoreko profesionalen eskutik (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Etxepare Institutua, Donostia 2016,…). Goizeko saioari itxiera emateko, Dantzaz konpainiakNaufragoak programaren zati batzuk eskainiko ditu 14:00etan. (Sarrera librea edukiera bete arte)

  • Sektorearen iraunkortasunari buruz hausnartzekopublikoari irekia izango den lan-mahai bat antolatu da arratsaldean. Bertan sektorearen arlo ezberdinekin loturiko profesionalek parte hartuko dute (programatzaileak, kritikariak, artistak, ekoizleak,…). (Sarrera librea edukiera bete arte)

  • Azkenik Toni Gonzálezek, sektoreari zuzendutako berariazko internazionalizazioari buruzko ikastaroaren lehen modulua emango du (ikastaroak larunbatean eta igandean jarraituko du).

Material osagarriak:

Erlazionatutako elementuak
Jardunaldia: Dantzaren gaur egungo erronkak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.