Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantza Astea eta DVD aurkezpena Villabonan

Dantzan 2011/12/01 12:06

Abenduaren 13tik 17rako Dantza Astea antolatu du Oinkarik. Aste horretako ekitaldietako bat "Ari du" DVDaren aurkezpena izango da, eta horrez gain, Euskal Herriko Rock musikaren inguruko ikastaroa, Arozenatarren Ttunttuna 'Txistu, perkusio eta gitarra emanaldia', eta Oinkari taldearen "Ari du" dantza ikuskizunaren emanaldia izango dira.

Gehiago irakurri

Oberenako dantzarien eguna 70. urteurrenean

Oberenako dantzarien eguna 70. urteurrenean

Dantzan 2011/12/01 11:11

Iruñeko Oberena dantza taldea bere 70. urteurrena ospatzen ari da, eta ekitaldien artean berezienetakoa izango du abenduaren 3an, larunbatean, Oberenako dantzarien eguna ospatuko baitu.

Gehiago irakurri

Sagasetaren "Jauziak. urratsak eta partiturak" argitaratuko du Garak

Sagasetaren "Jauziak. urratsak eta partiturak" argitaratuko du Garak

Dantzan 2011/11/29 16:41

Datorren larunbatean, abenduaren 3an, Gara egunkariarekin batera saltzen hasiko da Migel Angel Sagasetaren "Jauziak: urratsak eta partiturak" bilduma. Liburu eta DVD honetan Luzaideko ddantzak liburuan jasotako dantza-jauzien urratsak eta partiturak bildu ditu Sagasetak.

Gehiago irakurri

Dantzari Gazteen Bilbo Hiria 6. Lehiaketa

Dantzari Gazteen Bilbo Hiria 6. Lehiaketa

Iratxe de Arantzibia 2011/11/29 15:38

Abenduaren 10ean, Euskalduna Jauregiko A-1 aretoan burutuko da ABBEk antolatutako sariketa. Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) Dantzari Gazteen Bilbo Hiria 5. lehiaketa antolatu du, eta datorren abenduaren 10ean jokatuko da, arratsaldeko 19:30ean Euskalduna Jauregiko A-1 aretoan.

Gehiago irakurri

Araba Dantzan diskoa argitaratuko dute EDBk eta ADBk

Araba Dantzan diskoa argitaratuko dute EDBk eta ADBk

Dantzan 2011/11/29 15:36 1

Arabako hainbat dantzaren doinuak biltzen dituen diskoa prestatu dute Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Arabako Dantzarien Biltzarrak eta datorren abenduaren 2an egingo dute grabazio-lanaren aurkezpena.

Gehiago irakurri 1

Aiko Txistuka, musika eta dantza tradizionalaren ikuskizuna bihar asteazkena Euskalduna Jauregian

Aiko Txistuka, musika eta dantza tradizionalaren ikuskizuna bihar asteazkena Euskalduna Jauregian

Bilbao Musika 2011/11/29 10:52

BilbaoMusikak antolatuta, Sabin Bikandi (Udal Txistularien Bandakidea eta Aiko Taldeko kidea) eta Patxi Laborda (Aikokidea eta Udal Musika Eskolako dantza irakaslea), Idoia Kareagarekin (Bigarren txistua), Gorka Zabaletarekin (silbotea) eta Asier Garcia perkusio-atabal jolearekin batera igoko dira Euskaldunako eszenatokira. Kontzertua Euskalduna Jauregiko A3 aretoan ospatuko da 20:00etan. Sarrera dohainik edukiera bete arte.

Gehiago irakurri

La Fundicion-ek 25. urteurrena ospatuko du

La Fundicion-ek 25. urteurrena ospatuko du

Dantzan 2011/11/29 10:47

Abangoardiako dantza sustatzen duen Bilboko zentroak 25 urte betetzen ditu eta mende laurdeneko ibilbidea ospatzeko festa ospatuko da bertan ostegunean, abenduaren 1ean.

Gehiago irakurri

Nafarroako dantza jantzien erakusketa Fustiñanan

Nafarroako dantza jantzien erakusketa Fustiñanan

Dantzan 2011/11/28 13:36

Fustiñanako Barde-Ribera dantza taldeak erakusketa antolatu du Fustiñanako Gizarte Etxean. Bertan, Nafarroako dantzetako jantzien erakusketa eta Fustiñanako paloteadoko argazkiak bildu dituzte. Abenduaren 3tik 10era izango da ikusteko aukera.

Gehiago irakurri

Herrien Arteko XV. Folklore Jaialdia Barakaldon

Herrien Arteko XV. Folklore Jaialdia Barakaldon

Dantzan 2011/11/25 12:14 1

Abenduaren 2tik 4ra, Herrien Arteko XV. Folklore Jaialdian ospatuko da Barakaldo Antzokian. Pontevedra eta Andorrako dantza taldeak izango dira bertan, euskal musika eta dantza taldeekin batera.

Gehiago irakurri 1

Euskal ezpata-dantzak rapper dantzari amerikar baten begietan

Euskal ezpata-dantzak rapper dantzari amerikar baten begietan

Dantzan 2011/11/24 12:04

Jeremy Carter-Gordon estatu-batuarra Euskal Herrian izan da irailean eta urrian euskal ezpata-dantzak ezagutzen. Frantzian, Italian, Espainian eta Ingalaterran izan da dagoeneko Europako ezpata-dantzak aztertuz egiten ari den bidaian. Bere blogean jasotzen ari da ikusten duenaren berri.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak