Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aiko Txistuka, musika eta dantza tradizionalaren ikuskizuna bihar asteazkena Euskalduna Jauregian

Dokumentuaren akzioak

Aiko Txistuka, musika eta dantza tradizionalaren ikuskizuna bihar asteazkena Euskalduna Jauregian

2011/11/29 10:52

Aiko Taldea euskal folklorea sustatzen duen musikari eta dantza maisuz osotzen da eta BIHAR ASTEAZKENA azaroaren 30ean, protagonista izango da talde gonbidatu bezala Bilboko Udal Txistulari Bandaren udazken-neguko kontzertu denboraldiaren barruko hitzordu berri batean. Aiko taldeak `AIKO Txistuka´ lana aurkeztuko du, musika eta dantza tradizionalean oinarritzen den ikuskizun original bat. Bertan Aikok, txistuaren banda tradizionalera moldatutako eta dantzarekin lotura duten zenbait doinu eskainiko ditu. Sabin Bikandik zuzenduko du ikuskizuna (Udal Musika Bandako txistularia eta Aiko Taldeko sortzailea) eta Patxi Laborda (Aiko Taldekidea eta Udal Musika Eskolako dantza irakasle) dantza maisuren parte hartzea izango du, Idoia Kareagarekin (bigarren txistua), Gorka Zabaletarekin (silbotea) eta Asier Garcia perkusio-atabal jolearekin batera. Hitzordua 20:00etan izango da Euskalduna Jauregiko A3 Aretoan. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

`AIKO Txistuka´ ikuskizunak, euskal folkloreari ekarpen handiak egin dizkion oraindik gazte baina emankorra den taldearen ibilbidea eskaintzen du. Danbolinak (txistuak), beti dauka bere musikaren baitan leku berezia eta nolabait taldeko soinu esanguratsua izatera ailegatu da. Kontzertuan, Aikok txistuaren banda tradizionalera moldatutako zenbait doinu eskainiko ditu, dantzarekin lotura duten doinuak beti ere. 

Aiko Taldea musika eta dantza tradizionalaren maisuek osatzen duten taldea da eta dantzaldi eta erromerietan jotzeaz gain,  ikastaro eta tailerrak ere eskaintzen dituzte `Dantzaldi Ibiltaria´ programa didaktikoaren barruan. Ekimen honek, era errazean eta jende guztiarentzat egokitutako dantza ikastaroak eskaintzen ditu herrietan zehar eta abantailarekin doazenentzat, bere trebetasuna hobetzeko aukera eskaintzen du. Jarduera guztiaren osagarri , ikerketa lanak eta grabazioak argitaratzen ditu.
 
Patxi Laborda, dantzako maisu eta koreografoa da. Zenbait dantza eta antzerki lanen gidoilari eta zuzendaria izan da, hainbat dantzen berreskurapen eta egokitzapen lan ere egin ditu eta baita, beste hainbat ikerketa-lan etnografiko ere. Neguko folklorean espezializatua da eta dantza tradizionalaren inguruko zenbait lan egin ditu, negukoak nahiz ihauterietakoak. Jarduera guzti honekin batera, egun, Bilboko Udal Musika Eskolako Dantza irakaslea da.
 
Sabin Bikandi, Donostiako Kontserbatorioko gradu amaierako Ohorezko Sariduna eta Bilboko Kontserbatorioko Kamara Musikako Ohorezko Aitortza Sariduna da. 1995ean bere graduondoko ikasketak jarraitzeko Londresera abiatzen da. 1996an Etnomusikologia Masterra amaitzen du Goldsmiths’ College-en. Musikako Goi Mailako Irakaslea eta Etnomusikologia Doktorea Londreseko Unibertsitatetik. Hainbat ikastetxetan lan egin du eta interprete bezala Axlor taldean aritua, Bilboko Udal Musika Bandako danbolin jole, eta Aiko Taldeko kidea da egun. Txistulari aldizkaria zuzendu zuen 1992-95 bitartean. Konposatzaile eta moldatzaile moduan estilo eta genero guztiak jasotzen ditu beti ere txistuaren musikaren inguruan.
 
 

Musika eta dantza ikuskizuna Euskalduina Jauregian "Aiko Txistuka"

Azaroak 30, asteazkena
20:00etan (Sarrera librea)
Partaideak:

  • Sabin Bikandi (Lehen Txistua eta zuzendaria)
  • Idoia Kareaga (Bigarren txistua)
  • Gorka Zabaleta (Silbotea)
  • Asier García (Danborra)
  • Patxi Laborda (Dantza Maisua)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.