Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Euskararen alde mugitu... Flashmoba!!

Euskararen alde mugitu... Flashmoba!!

Urkabustaizko dantzari taldea 2011/11/22 12:47

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Urkabustaizko dantzari taldeak Flashmob herrikoia antolatu du bere herrian, Izarran.

Gehiago irakurri

Memo La Fundicion-en

Memo La Fundicion-en

La Fundicion 2011/11/22 12:14

Memo edozein pertsonaren Oroimenaren Urtebetetze Berezien Sailean gertatzen da, non hiru lagun pertsona horren esperientziak sar daitezen zain dauden eta berorren oroitzapenak eraiki, mantendu eta transmititzeaz arduratzen diren, aldaezin gordetzeko borroka etengabean. Izan ere, segurutik, oroitzapenen halabeharrezko iraungipenaren kontrako borroka hori, alferrekoa eta porrotera seguru doana dela jakin arren, gizaki bezala definitzen gaituenaren muin-muinean dago.

Gehiago irakurri

Mintegia: monitoreen hizkuntz prestakuntza

Mintegia: monitoreen hizkuntz prestakuntza

Laguntasuna 2011/11/22 11:41 1

Laguntasuna Kultur Elkarteak eta Sasiburu Euskaldunon Elkarteak elkarlanean, mintegi bat antolatu dugu monitoreen hizkuntz prestakuntza areagotzeko. Bi hitzaldiz osauta dago, eta Barakaldoko San Bizente Auzoko Kultur Etxean burutuko da (Barakaldo). Hitzaldiak honako hauek izango dira:

Gehiago irakurri 1

Dantza Klub: Atalak XII

Dantza Klub: Atalak XII

Gipuzkoako Dantzagunea 2011/11/22 11:33

Datorren abenduaren 1ean, gaueko21.00etan, Victoria Eugeniako Klub Areto goxoan, Dantzaz Konpainiak bere dantzari gazteen koreografia lanak, koreografo lokal baten lanarekin batera aurkeztuko ditu.

Gehiago irakurri

Deia Hemendik Kultura Saria jasoko du Mendi Alde dantza taldeak

Deia Hemendik Kultura Saria jasoko du Mendi Alde dantza taldeak

Dantzan 2011/11/18 12:00

Santurtziko dantza taldea 50. urteurrena ospatzen ari da, eta mende erdiz egindako lana eskertuz Deia Hemendik Kultura Saria jasoko du datorren azaroaren 12ean.

Gehiago irakurri

Busturialdeko dantzari nagusiak Bakion elkartuko dira bihar

Busturialdeko dantzari nagusiak Bakion elkartuko dira bihar

Dantzan 2011/11/18 11:45

Busturialdeko 25. Dantzari Nagusien Jaia ospatuko da azaroaren 19an Bakion. Urtero Busturialdeko herri desberdin batek hartzen du festa, eta aurten Bakion elkartuko dira eskualdeko dantzariak.

Gehiago irakurri

2012ko maskaradak bertan behera geratu dira Zuberoan

2012ko maskaradak bertan behera geratu dira Zuberoan

Dantzan 2011/11/17 21:41

Gamere-Zihigako gazteek hartua zuten ardura 2012an maskaradak prestatu eta plazaratzeko Zuberoako herrietan, baina gaur jakin denez, Gamere-Zihigan gertakari latz bat izan da, eta horren ondorioz erabaki dute maskaradak urtebetez atzeratzea. 2012an egitekoak ziren maskaradak 2013an egingo dituzte Gamere-Zihigarrek. Ondorioz, gerta liteke 2012an maskaradarik ez izatea Zuberoan.

Gehiago irakurri

25 euskal dantza talderen emanaldia Necoechean

25 euskal dantza talderen emanaldia Necoechean

Dantzan 2011/11/17 15:30

Argentinako Euskal Etxeek beren urteroko festa handia, euskal astea edo "Semana Nacional Vasca" ospatu dute pasa den asteburuan Necoechean. Ekitaldiz eta festaz betetako asteburua izan ohi da, eta larunbat gauean zalaparta handiena sortzen duen ekitaldia, dantza taldeen jaialdi handia. Aurten Argentinako 25 dantza taldek eskaini du emanaldia jaialdian.

Gehiago irakurri

Euskal Koreografoen Berlingo 2. Jaialdia antolatu ahal izateko diru-bilketa

Euskal Koreografoen Berlingo 2. Jaialdia antolatu ahal izateko diru-bilketa

Dantzan 2011/11/17 12:42

2011ko abendurako aurreikusita dago ospatzea Berlinen Euskal Koreografoen 2. jaialdia. Horretarako diru-bilketa jarri zuten abian. 5.000 euro behar dituzte, eta 5 euro eta 1.000 euro bitarteko emariak egin daitezke.

Gehiago irakurri

Dantzak, Nafarroako dantzei buruzko programaren 8 atalak

Dantzan 2011/11/16 16:20

1989-1990 bitartean prestatu eta aireratu zituen TVE-ren Nafarroako deskonexioak, TeleNavarrak, Dantzak programa osatu zuten 8 atalak. Mikel Aranburu Urtasunen gidaritzapean, Nafarroako hainbat dantza eta festaren berri eman zen programaren bidez. Mintxo Garaikoetxeak helarazi dizkigu, eta azken asteotan joan gara banan-banan argitaratzen. Orain, denak batera jarri ditugu hemen:

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak