Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2012ko maskaradak bertan behera geratu dira Zuberoan

Dokumentuaren akzioak

2012ko maskaradak bertan behera geratu dira Zuberoan

2011/11/17 21:41

Xiberoko Botzan argitaratu da maskaraden ezeztatzea iragartzen duen berria. Pasa den apirilean jakinarazi zen Gamere-Zihigak antolatuko zituela 2012ko maskaradak. Hamar urte dira herri horrek azken aldiz maskaradak prestatu zituela.

Gainera, kontuan izan behar da 2011an ere urte latza izan dela Zuberoan maskaradentzat. Santa Graziko gazteek hartua zuten 2011ko maskaradak kaleratzeko ardura, eta halaxe hasi zuten urtean, baina aurreikustako hamabost emanaldietatik sei egin ondoren, ezbehar larri bat gertatu zen herrian, eta atsekabeak eraginda, maskaradariak bertan behera utzi zituzten handik aurrerako emanaldi guztiak.

Gamere-Zihigak ez badu maskaradarik antolatzen, zaila izango da beste herriren batek 2012ko maskaradak plazaratzeko ardura hartzea, lantalde zabala eta prestaketa luzea behar izaten baita, eta denbora oso gutxi falta baita urtarrilerako. Dena den, datozen egunotan argituko da 2012an maskaradarik izango ote den ala ez.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.