Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Memo La Fundicion-en

Dokumentuaren akzioak

Memo La Fundicion-en

2011/11/22 12:14

Hiru performerrek, hamar magnetofonok, VHS bideo batek, sandwichgile elektriko batek eta dozenaka globo puzgarrik interpretatua, MEMOk oroimenaren eraikuntza-mekanismoak miatzen ditu dantzaz, soinu-sorkuntzaz eta zuzeneko bideoz lagundutako eszenaratze baten bidez.

Esperientzia zehatz batek martxan jartzen du gure garuna eta bat-batean gure oroimenean tinko gelditzen da oroitzapen gisa. Lehen momentuan badirudi oroitzapena tinko dagoela betiko, baina aldaezin izatea nahi genituzkeen irudiak etengabeki aldatzen dira: esperientzia berriek kutsatzen dituzte, antzeko oroitzapenen hainbat elementuk aldatzen dituzte eta denborak orrazten ditu.

Gauzatzea

Agrupación Señor Serranoren produkzioetan ohikoa denez, MEMO hizkuntzen eta diziplinen nahastearen bidez gauzatzen da. Hiru dantzariko talde batek osatzen du piezaren gorputz fisikoa, koreografiaren eta, batez ere, mugimendu eta ekintzako partituren bidez. Eurek eusten diote dramaturgiaren pisu nagusiari, objektuen manipulazioan, koreografietan, multimedia elementuetan eta beste baliabide fisiko eta ikus-bitarteko batzuetan oinarrituriko eszena ezberdinak gauzatuz. Gure ibilbidean jokabide errepikaria izan den erara, piezaren erreminta aipagarrienetako bat bideoz bizian atzematea eta irudi-efektuak denbora errealean aplikatzea da, agertokian gertatzen dena gehituz, zatituz, biderkatuz edo deformatuz, ekintzari esangura eransteko. MEMOren azken emaitza ikus-antzerki/dantzako pieza batena da, konposizio plastikoa eta soinu- eta keinu-konposizioa nagusi dituelarik.

Agrupacion Señor Serrano Kia./ Bartzelona: “Memo”

Azaroak 25 -26, ostirala eta larunbata, 20:00etan
Azaroak 27, igandea, 19:00etan

  • Zuzendaritza: Àlex Serrano
  • Dramaturgia: Pau Palacios eta Àlex Serrano
  • Performerrak – Sorkuntzan lankide: Diego Anido, Susana Gómez eta Claudia SolWat
  • Bideoaren aplikazio interaktiboa: Martí Sánchez Fibla
  • Koreografia: Claudia SolWat
  • Soinu eta musika espazioa: Sebastián García Ferro
  • Argiztapenaren diseinua - : Isabel Franco
  • Zuzendaritzan laguntzailea - Produkzioa: Barbara Bloin eta Pablo Rosal
  • Bideoen sorkuntza: Josep Maria Marimon
  • Proiektuaren aholkularia: Víctor Molina
  • Esker ona: Pau Bachero, Sol Picó Cia de Dansa, Heroínas de la cultura, Color Impar eta Anna Díaz Laudo


Agrupación Señor Serranoren eta Centre d'Arts Escèniques de Terrassa (CAET)-en produkzioa.
Laguntzaileak: CoNCA (Consell Nacional de la Cultura i les Arts - Generalitat de Catalunya)
Institut del Teatre de Barcelonak Proyecto de Escenificación 2010-eri eskainitako saria irabazitako
Proiektua. Agrupación Señor Serrano L'Estruch de Sabadell arteen garapenerako zentroko konpainia egoiliarra da.

Informazioa: La Fundicion

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.