Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskararen alde mugitu... Flashmoba!!

Dokumentuaren akzioak

Euskararen alde mugitu... Flashmoba!!

Baliabide tekniko eta praktika sozial berriekin bat eginez, talde arabar honetako dantzari gazteek koreografia bat asmatu dute Ken Zazpiren Itsasoa Gara kantuari pauso tradizionalak eta modernoak egokituz, eta talde-dantza ikusgarria osatu dute.

Dantza ikasi nahi duenak, bilatu dezala Youtube.com orrian: "flashmob euskararen alde" eta berehala bideo bi agertuko dira, dantzaren bi zatiak, bata bestearen atzean dantzatzeko direnak.

Abenduaren 3an, eguerdiko 13:00etan plazan bildutako jendeak prestaketa saio batzuk egingo ditugu, gero 14:00ak aldera talde osoaren dantzaldia egin, grabatu eta ekitaldia bukatzeko.

Izarrako plaza handia da, baina bete-bete egingo dugu, horixe erronka. Zatozte bada abenduaren 3an, Euskara plazaren jabe egingo duen ekitaldi herrikoian parte hartzera!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.