Dokumentuaren akzioak
25 euskal dantza talderen emanaldia Necoechean
Maria Julia Erkoreka zendu berria izan da aurtengo jaialdiko protagonista nagusia, Argentinako euskal dantza taldean sustatzen lan izugarria egin zuen emakumearen omenez egin baita aurtengo jaialdia. Euskalkultura.com atariak segimendu berezia egin du Necoecheako Euskal Asteaz eta hari esker jaso dugu horren berri.
Guztira hogeita bost euskal dantza taldek, Argentinako beste horrenbeste euskal etxetatik Necoecheara joandakoak, parte hartu dute larunbat gauean Paris antzokian burutu zen jaialdi berezian. Jaialdi honetan izango duten parte hartzea urte osoko ekitaldi garrantzitsuenetakoa izaten da talde gehienentzat. Talde bakoitzak dantza bat egiteko aukera izaten du, eta mimoz prestatzen du bakoitzak bere ekarpena. Hona Euskalkultura.com-i esker ezagutu ahal izan dugun aurtengo egitaraua:
- Necochea: agurra
- Rosarioko neskak: makil-dantza
- Mendoza: zinta-dantza
- Macahin: kadrille
- Tres Arroyos: neskatxena
- Mar del Plata: Gipuzkoako ezpata-dantza
- Chascomus: kaskarotak
- Montevideo (Uruguai): axuri-beltza
- Parana: biraketa dantza
- La Plata: Bok Spok
- Jose C. Paz: Eltziegoko jota
- Buenos Aires (Ekin): uztai-txiki
- Cnel. Pringles: polka kadrille
- Tandil: Kilimusi
- Arrecifes: Aukeran
- Buenos Aires (Accion Vasca): Arretxinagako San Migel
- Cañuelas eta Gral. Las Heras: arkuak
- Lomas de Zamora: dantzari-dantza
- Balcarce: akelarre
- Cordoba: Aitzgorri dantza
- Chivilcooy: Tuterako jota
- Villa Mercedes: sagar-dantza
- Maipu: Eusko Irudiak
- Cordoba: Oriako sorgin-dantza
- Bahia Blanca: Zuberoako maskarada
- Necoechea: Fandango eta arin-arina
Bezperan, Aukeran dantza konpainiak Gernika ikuskizuna eskaini zuen, eta biharamunean, igandean, talde guztiak batera dantzatu dute plazan. Hemen euskalkultura.com-en eskutik, Aukeran-ek eskainitako emanaldiaren zati bat.
Dokumentuaren akzioak