Dokumentuaren akzioak
Herrien Arteko XV. Folklore Jaialdia Barakaldon
2011/11/25 12:14
Adarrots, Kilika Bertso Eskola, Agrupación Folklórica CELME (Pontevedra), Esbart dançaire D'andorra la Vella (Andorra), Artie Dantza Taldea eta Ibarra-kaldu Elkartea izango dira Herrien Arteko XV. Folklore Jaialdian. Hona egitaraua:
Abenduak 2
Musika Emanaldia - 20:00 Barakaldo Antzokia
- Kilika bertso eskola
- Agrupación Folklórica CELME - (Pontevedra - Galicia)
- Adarrots (Euskal Herria)
- Ibarra-kaldu - Barakaldo (Euskal Herria)
Abenduak 3
Dantza Emanaldia - 19:30ean - Barakaldo Antzokia
19:00 - Kalejira
Dantza emanaldia
- Agrupación Folklórica CELME - (Pontevedra - Galicia)
- Esbart dançaire D'andorra la Vella- (Andorra)
- Ibarra-kaldu - Barakaldo (Euskal Herria)
Abenduak 4 igandea, 13:00 (Arteagako Pilotalekuan) Dantza emanaldia
- Agrupación Folklórica CELME - (Pontevedra - Galicia)
- Esbart dançaire D'andorra la Vella - (Andorra)
- Artie Dantza Taldea - Arteaga (Euskal Herria)
Iturria: Dantzanet
Dokumentuaren akzioak
Ibarrakaldu Elkartea 2011/11/25
HERRIEN ARTEKO XV. FOLKLORE JAIALDIA abenduaren 2an, 3an eta 4an egingo da, lehenengo egun bietan Barakaldo Antzokian, eta hirugarren egunean Arteagako pilotalekuan, aurten ere Busturialdera baitoa jaialdia, Barakaldotik kanpo egin ohi den emanaldia eskaintzera. Hamaboskarrena denez, aurreko urteotako jaialdietan txalo gehien jaso dituztenetako talde bi gonbidatuta datoz: Galiziatik Pontevedrako "CELME" Folklore Elkartea, eta, Andorratik, "Esbart dançaire d’Andorra la Vella" dantza-taldea. Horiekin batera, baina jaialdiaren musika-egunaren emanaldian, ADARROTS musika-taldea ere etorriko da gonbidaturik. Emanaldi guztietako sarrera doakoa da.
Izan ere, jaialdian badira emanaldi-mota desberdinak: abenduak 2, ostirala, eta Barakaldo Antzokian, musika-emanaldia egingo da eta, bertan, Adarrots taldeak, CELME folklore elkarteko musikariak eta Ibarra-kaldu elkarteko musika-taldeak hartuko dute parte, Kilika Bertso Eskolako bertsolariekin batera. Emanaldia 20:00etan hasiko da, baina, aurtengo urteurrentxoa berezi samar egiteko, emanaldia hasi baino lehentxoago, eta eguraldia lagun, Barakaldoko Herriko Plazan arituko dira parte hartuko duten musikariak.
Bigarren egunean musikariei dantzariek hartuko die lekukoa Barakaldo Antzokian. Arratsaldean, 19:30ean hasiko da dantza-emanaldia eta, bertan, Galiziako "CELME" Folklore Elkartea, Andorrako "Esbart dançaire d’Andorra la Vella" eta, jakina, antzolatzaileak ere, Ibarra-kaldu Elkarteko dantza taldea arituko dira. Aurreko egunean bezalaxe, eta eguraldia oztopo ez bada, Barakaldo Antzokiaren inguruko kaleetan desfile txiki bat egingo dute emanaldian parte hartuko duten dantza taldeek, 19:00etan hasita.
Urtero bezala, gertuko udalerri batera ere eramaten da jaialdia, beste herrietako folklorea partekatzeko, eta, aurten, abenduak 4, ostirala, 13:00etan, Busturialdeko Arteagako pilotalekuan arituko dira Galiziako eta Andorrako taldeak, eta horiekin batera Arteagako bertako ARTIE dantza taldea.
Aurreko 14 jaialdietan folklore-talde askotxo izan dira, hala nola: "Excelsior" folklore taldea (Gijón), "Cinco Villas" jota-taldea (Bardena-Zaragotza), "Virgen de Gracia" folklore taldea (Puertollano-Ciudad Real), "El Castro" dantza-taldea (Ponferrada-León), "Carrascal" dantza-taldea (Alcoy-Alacant), "Esbart dansaire D'andorra La Vella" (Andorra), "Celme" folklore-elkartea (Pontevedra), "Taveiro" dantza-taldea (Portugal), "Kelc'h Keltieg Rostren" taldea (Bretainia), Cácereseko kantu eta dantza udal-taldea (Extremadura), "Terra de Sole" folklore-taldea (Italia), " Esbart San Martí" taldea (Katalunia), "Die Boose" folklore taldea (Belgika), "Escuderos de Arlanza" abesbatza eta dantzariak (Kantabria), "Es Penell" dantza-taldea (Menorca), "Oroval" folklore elkartea (Tenerife), "San Asensio" dantzari-taldea (Errioxa), Baza udalerriko dantza eta kantu taldea (Granada), "Xagardua" (Colunga-Asturias), "Catalmibre" (Coruña), "Nuestra Señora de la Alegría" (Monzón-Huesca), "Lous Crabots de Semisens" (Landak-Frantzia) eta "La Farandola" (Girona).
Eta horietaz gain, musika emanaldietan, gonbidatu berezi hauek ere izan dira: Barakaldoko Udalaren Musika Banda, Hala Dzipo euskal musika tresnen eskola, Doces Lembranzas gaita-taldea (Bizkaiko Galiziar Etxea Barakaldon), Bizkaiko Gaiteroak, Laguntasuna taldeko fanfarrea, Xabier Amuriza eta Jokin Castaños bertsolariak, HASI Bertso Eskolako bertsolariak, Zugarramurdi Txalaparta Taldea, Aspaldiko Txistulariak, Elai Alai taldeko gaiteroak eta Eusko Lorak taldeko musikariak, baita Jirabiraka, Los Desmonicaires, Folketan eta Ruaille-Buaille folk taldeak ere.
Herrien Arteko XV. Folklore Jaialdia Egitaraua Abenduak 2, ostirala Barakaldo Antzokia – Musika-emanaldia (20:00) • Kilika bertso Eskola • Adarrots (Euskal Herria) • CELME folklore elkartea (Pontevedra - Galizia) • Ibarra-kaldu Elkartea (Euskal Herria) Abenduak 3, larunbata Desfilea: 19:00 Barakaldo Antzokia – Dantza-emanaldia (19:30) • CELME folklore elkartea (Pontevedra - Galizia) • Esbart dançaire d’Andorra la Vella (Andorra) • Ibarra-kaldu Elkartea (Euskal Herria) Abenduak 4, igandea Arteagako pilotalekua – Dantza-emanaldia (13:00) • CELME folklore elkartea (Pontevedra - Galizia) • Esbart dançaire d’Andorra la Vella (Andorra) • Artie Dantza Taldea (Arteaga – Euskal Herria)
http://ibarrakaldu.webcindario.com/cartel%20XV.jpg