Dokumentuaren akzioak
Euskal ezpata-dantzak rapper dantzari amerikar baten begietan
Iraileko lehen astean iritsi zen Euskal Herrira Jeremy Carter Gordon, eta lehen ezpata-dantza irailaren 8an, Arraten ikusi zuen. Ondoren, Beasainen Igartzako ezpata-dantza, Iurretako dantzari-dantza, Xemeingo ezpata-dantza eta Elgoibarko Errosarioko Ama Birjinaren ezpata-dantza ikusi ahal izan ditu zuzenean, eta bakoitzari dagokion egunean.
Ezpata-dantzez gain, beste zenbait dantza ekitaldi ikusi ahal izan ditu. Maritzuli konpainiaren Aurrez Aurre ikusi zuen Biarritzen, eta baita Malandain Ballet Biarritz ere. Hainbat dantzari, dantza irakasle eta aditurekin hitzegiteko aukera izan du: Juan Antonio Urbeltzekin hitzegin zuen Donostian, Felipe Amutxastegirekin Markina-Xemeinen, Herri Musikaren txokoa bisitatu zuen eta Juan Mari Beltranekin izan zen Oiartzunen, Mikel Sarriegi eta Aurtzakako lagunekin Beasainen... eta tokian-tokiko dantzariekin solastu da izan den toki guztietan. Bertako talden ensaioetan ere izan da, nola lan egiten duten ikusten, San Migel bezperan Iurretan azken ensaioa ikusi zuen eta Argia taldearen Aunitz Urtez emanaldiko ensaio bat ere ikusi zuen.
Ikusi, ikasi eta baita irakatsi ere, morris dantzak irakasten aritu baita Elgoibarren Haritz dantzari taldekoekin, Beasainen Aurtzakakoekin eta Eibarren Kezkakoekin, eta gainera, Dantzan Ikasi egitarauan Rapper ezpata-dantzen ikastaroa eskaini zuen Dantzagunean. Euskal festa batzuk ere ezagutu ditu Jeremyk, Zarautzen Euskal Jaiak, estropadak Donostian, Sagardo eguna Eibarren, San Migelak Iurretan,...
Andaluzia eta Galizian
Euskal Herritik Andaluzia eta Galiziari joan-etorria egin du. Cordoba eta Huelvan ibili da bertako ezpata-dantzak ezagutzen, eta baita Galizian, Marin-en, San Migel festaren inguruan egiten den ezpata-dantza eder bat ezagutu du.
Orain Ingalaterran da, rapper ezpata-dantzetan gehiago trebatzen, eta hurrengo bidaiak prestatzen, Kroazia, Alemania, Georgia eta beste hainbat bisitatzeko asmotan baita datozen hilabeteetan, beti ezpata-dantzen peskisan.
Jeremy-ren kronikak bere blogean
- Arrateko ezpata-dantza
- Euskal Jaiak Zarautzen, estropadak Donostian, Maitaldia Biarritzen
- Igartzako ezpata-dantza
- Dantza entseguak Eibarren eta Donostian, Urbeltzekin hizketaldia, eta Herri Musikaren Txokoa Oiartzunen
- Ikastaroa Beasainen, San Migelak Iurretan eta Xemeinen, dantzari-dantza, erregelak eta xemeingo-ezpata-dantza
- Rapper ikastaroa Dantzan Ikasin, eta sagardo eguna Eibarren
- Errosarioko ezpata-dantza Elgoibarren
Dokumentuaren akzioak