Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak La Fundicion-ek 25. urteurrena ospatuko du

Dokumentuaren akzioak

La Fundicion-ek 25. urteurrena ospatuko du

2011/11/29 10:47

1986an, Laura Etxebarria eta Luque Tagua dantzariak ziren, Brusselan ari ziren konpainia batean, eta beren ibilbide profesionalean biratu eta proiektu berri batean sartzea erabaki zuten. Bilbon, Deustun, industria-nabe batean abiatu zen La Fundicion. Hasieran Puertas Abiertas dantza konpainiarekin uztartzen zuten La Fundicion-en sustapen lanak, eta 1992tik aurrera dantza egiteari utzi eta gunearen kudeaketara lerratu ziren.

Hogeita bost urte hauetan Euskal Herriko dantza garaikidearen alorrean erreferentzia nagusietakoa bihurtu da La Fundicion, eta bere instalazioan abangoardiako lan sorta zabal eta anitza garatu eta aurkeztu da. abenduaren 1ean, 20:00etan ospatuko du La Fundicion-ek bere 25. urteurren festa.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.