Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sagasetaren "Jauziak. urratsak eta partiturak" argitaratuko du Garak

Dokumentuaren akzioak

Sagasetaren "Jauziak. urratsak eta partiturak" argitaratuko du Garak

2011/11/29 16:41

Aurtengo Pazko igandean aurkeztu du Migel Angel Sagasetak Luzaideko ddantzak liburu mardula, hainbat urtetako bilketa eta ikerketa lana jasotzen duena. Liburu mardula da, eta orain liburu horren laburpena, partiturak pdf formatoan eta urratsen bideoak DVDan argitaratuko ditu Gara egunkariak.

Migel Angel Sagasetak Luzaideko ddantzak liburua 152 orritara laburtu du honako argitalpen honetarako. Euskara hutsean dator lana gainera. Urratsak, dantzatzeko erak, aireak, musikak, dantzak eta material grafiko gehiena bildu du Jauziak lan honetan.

Idatzizko lana osatuz, 51 dantza doinuren partiturak,  pdf formatoan jaso dituzte DVD batean, eta DVD horretan bertan dantza bideoak prestatu dituzte. Sabin Egiguren-en zuzendaritzapean, Bizkai Folklor Elkarteak Luzaiden grabatuta dantza irudiak jaso dituzten DVDan. Gainera, Luzaideko hiru dantzari, Jose Luis Jaurena, Iñaki Arrosagaria eta Javier Lapeyre, urratsak banan bana egiten grabatu dituzte Donostiako estudio batean, eta irudi horiekin borobiltzen da DVDa.

Larunbatean, abenduaren 3tik aurrera, Gara egunkaria erosterakoan, 15'95 euroren truke eskuratu ahal izango da "Jauziak. urratsak eta partiturak" DVD argitalpena. Durangoko Azokan ere salgai izango da Liburu+DVD argitalpena eta ondoren, liburu dendetan eta Gara.net webgunearen bidez, erosi ahal izango da, 18,95 eurotan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.