Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Fernando Saez de Ugarte: "Dantzaz, dantza munduan lehen enplegurako egitura"

Dokumentuaren akzioak

Fernando Saez de Ugarte: "Dantzaz, dantza munduan lehen enplegurako egitura"

2013/06/04 13:15
Fernando Saez de Ugarte: "Dantzaz, dantza munduan lehen enplegurako egitura"

Dantzaz konpainiaren "Naufragoak" San Telmo museoaren aurrean I. Dantza Jardunaldiaren ekitaldian.

Fernando  Saez de Ugarte

Dantzaz elkartea

Dantzaz-en aldaketak izaten ari gara, ez horrenbeste egiten duguna, baizik eta esplikatzen dugun moduan. Saiatuko naiz labur-labur zer den Dantzaz kontatzen.

Oraina definitzeko, Dantzaz zer den? Esate dugu: Dantza laborantzak. Hori dela gure azpitituloa. Dantza laborantzan aritzen gara. Euskaraz polita da esateko, laborantza eta laborategia nahiko hurbil baitaude, eta guretzat polita da laborategi batean ibiltzea. Horrek ez du esanahi ez dugunik garbi zer egiten dugun, laborategian lan egiteko orden izugarria izan behar da, dena oso garbi eta oso argi izan behar da, zer eta nola egin behar den, nork... Eta horretan ari gara, beti probatzen eta probatzen. Batez ere dantza komunitatean aritzeko. Plataforma bat gara eta baita ere konpainia bat.

Plataforma

Dantzaz konpainiako zuzendaria.Dantza munduan lehen enplegurako plataforma bat gara. Europa osotik etortzen dira dantzariak gurerat, 10 leku horiek betetzeko. Gure plataforman sartzeko 18 urte izan behar dira, ez da izan behar eskarmentu profesionalik, eta audizioa bat pasa behar da gurean sartzeko.

Plataforma horretan banan banan hartzen ditugu dantzariak eta bakoitzari behar duena ematen diogu, orain modan dagoen coaching erako zerbait. Eguneroko lana, dantza aretoan izaten gara 8 orduz. Lehen orduan dantza klasikoko klase espezifikoa. Lantzen ari garen programa eta koreografoaren arabera klase desberdina izaten da. Eta entseguak, eta entseguak eta entseguak.

Workshopak edo tailerrak ere egiten ditugu: autopromoziorako, azken batean nahi duguna da lan merkatuan sartzea. Koreografia eta sormena, sentsibilizazioa, argiztaketa, ekoizpena, finantzaketa, kudeaketa, euskal-dantza, arriskuen-prebentzioa, e.a. Gehien autopromozioa lantzen dugu, azken batean nahi duguna lana aurkitzea ahalik eta azkarren, ahalik eta azkarren, leku hori libre gelditzeko beste dantzari bat etortzeko. Behartzen ditugu audiziotara joatera. Beljikan badagoela audizioa bat, ba hara joan zaitez ea lortzen duzun...

Iaz beste atal bat gehitu zitzaion gure plataformari, Mugi izenekoa. Lau leku daude Mugin, 16 urtetik gorakoetzat, Euskal Herrian jaiotako dantzarientzat edo azken bost urte Euskal Herrian eman dituzten dantzarientzako. Gurekin lan egiten hasten dira eta gure helburua da Mugitik plataformara pasatzea, eta plataformatik lan merkatura.

Dantzaz Konpainia

Konpainiak plataformarekin batera egiten du lan, eta plataforman dauden dantzariak enplegatzen ditu. Ekoizpenak egiten ditu konpainiak. Nazioarteko eta hemengo koreografoekin egiten gu lan. Gure estiloa, nahiz eta garaikidea izan, denontzako irakurgarria izatea nahi dugu. Publiko guztientzako irakurgarria izateko.

Konpainiarekin birak eginez gure dantzariek taulak hartzen dituzte eta hazi  egiten dira. Fromatu aunitzetan trebatzea nahi dugu, ez bakarrik antzokietan, edozein eremutan, kanpoan, taberna batean atzo bezala... dantza publiko era guztietara helarazi nahi dugu.

Plataformako dantzariak egosi egiten ditugu. Urtebetetz edo bi urtez, eta lan merkatura. Gure asmoa da mundu osoan lana bilatzea. 2008tik 50 dantzari atera dira Dantzaz-etik.

Komunitatea

Beti komunitatean pentsatzen dugu orain. Dantza komunitatea gero eta indartsuagoa izatea da gure  nahia. Zenbat eta komunitate indartsuagoa, lan aukera gehiago gure dantzarientzat.

Gure konpainiak hiru bide nagusi ditu ekoizpenak egiteko. Batetik antzokietarako ekoizpenak. Hor nazioarteko kalitatea behar dugu, gure dantzariek maila hori behar baitute lana aurkitzeko. Programa exijenteak izaten dira, eta saiatzen gara moldatzen ahalik eta publiko gehienari heltzeko gure ekoizpenak. Espazio irekietarako ekoizpenak ere egiten ditugu: Naufragoak adibidez, hondartza eta espazio irekietarako. Leku zehatzetarako ekoizpenak ere egiten ditugu, Donostia 2016kin egin dugun "Brummm", Egia auzoan Jone San Martinekin eta Forsythe konpainiako beste lau koreograforekin egingo duguna, e.a.

Plataformarekin nahi dugu sentsibilizazioan aritzea, ikastetxe eta institutuetara joaten gara dantza zabaltzeko, eta kanpoko ekitaldiekin (dantza-pote, dantza-bidaiak, autobusean publikoa sartuz), eta formakuntza. Plataforma azken batean formakuntza eremu bat da, ez gara akademia, ez gara kontserbatorioa, baina formakuntzan aritzen gara egunero. Komunitatearekin erlazionatzen gara, klase irekiak egiten ditugu, dohainik, edozein momentutan gure klaseak irekiak dira. Workshop-ak ere ireki nahi ditugu, datorren denboraldian saiatuko gara irekitzen, eta kolaborazioak bilatzen ditugu nonnahi, edozeinekin, garaiotan gainera behar-beharrezkoa baita.