Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Estibalitz Iturria: Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra eta bere jarduerak

Dokumentuaren akzioak

Estibalitz Iturria: Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra eta bere jarduerak

2013/05/31 11:33
Estibalitz Iturria: Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra eta bere jarduerak

I. Dantza Jardunaldia, Donostia, San Telmo Musoa, 2013-05-10.

Estibalitz Iturria

Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra

Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra zer den eta nola sortu zen aurkeztuko dizuet. Euskal Dantzarien Biltzarra 1965. urtean sortu zen Iparraldean, garai haietan Hegoaldean ez zegoelako aukerarik legalki sortzeko. Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra antolatzeko 1999 urtera joan behar dugu. Elkarte arautegi aldaketa dela zenbait arazo sortu ziren eta lurralde bakoitzean elkarteak antolatu behar izan genituen Euskal Dantzarien Biltzarra antolatu ahal izateko federazio bezala.

Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak Gipuzkoako dantza tradizionalean lan egiten duten dantza taldeak osatzeko dute, eta Euskal Dantzarien Biltzarreko kidea da. Elkartearen helburua euskal dantza tradizionala berreskuratu, mantendu eta zabaltzea dira. Euskal Dantzarien Biltzarreko antolakuntza bost delegazioz osatuta dago: Bizkaia, Araba, Nafarroa, Iparralde eta Gipuzkoa. Antolaketa konplexua. Gipuzkoakoa sakonduko dut.

Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko koordinatzailea. Dantzagunea, I. Dantza Jardunaldia, 2013-05-10.Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak komisio desberdinak ditu, batzorde horiek arlo zehatz batean lan egin nahi duten pertsonek osatze dute, eta bere autonomia dute. Komisio hauek izan daitezke puntualak, proiektu zehatz baterako sortzen direnak,  edo iraunkorragoak. Denboran mantentzen direnak bi dira: Aurresku eta soinu zahar komisioa eta dantza solte komisioa. Beraiek bere egitura osatzen dute elkartearen barruan, eta bere proiektuak lantzen dituzte.

Aktibitateren inguruan ezin dugu hainbeste bereizi Euskal Dantzarien Biltzarra eta Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren lanak. Badaude lan batzuk propioak direnak, baina proiektu orokorretan lanean gabiltza danok batera. Proiektuak:

  • Argitalpenak. Bideoak, diskak (euskal dantza tradizionalen doinua jasotzeko asmoarekin) eta Dantzariak aldizkaria (hor ikerketa lanak jasotzen dira eta zabaltzen dira)

  • Artxibo bat osatzen joan da elkartea. Artxibo horretan ikerketa lanak, dokumentazioa, partiturat, bideoak, e.a. gordetzen dira, eta hor daude interesa duen guztiek konsultatu ahal izateko. Artxiboak eskuragarri daude.

  • Dantza txalpelketak. Atal hau agian Gipuzkoan lantzen da gehiago, ez hainbeste beste lurralde batzuetan. Dantza txapelketak tresna bezala. Txikitatik, dantzariek euskal dantzen pausoak lantzea eta trebatzea interesgarria iruditzen zaigu. Gipuzkoan, herri askotan, tradizio handia izan du txapelketen munduak, eta saiatzen gara antolatzaileei gure laguntza ematen.

  • Elkarteak bulego bat du Donostian, Egian eta informazio puntu garrantitsua iruditzen zait izan daitekeela, bertara jende asko hurbiltzen da arrazoi desberdinengatik. Izan daiteke irakasle bat eskolan dantzaldi bat prestatu nahi duela inauterietan, eta euskal tradiziozko inauteri bat hartu nahi duela... informazioaren bila, ikerketa lanean dabilen jendeak guregana jotzen du informazio bila, edo baten alaba ezkonduko dela eta dantzari bat nahi duela...
  • Guk taldeei eskaintzen diegun zerbitzuetako bat babes zibileko aseguru poliza bat da. Dantza taldeek herrietan ekintzak antolatu ahal izateko eskatzen diren baldintzak gero zailagoak dira, joko eta ikuskizunen legedia dela eta, askotan aseguru poliza horrek lana errazten die bere ekintzak antolatzeko orduan.
  • Askotan dantza tradizionala ez da hain profesionala izan, eta antolatzeko modua ere, lau lagun elkartu eta dantzan hasi eta ondo pasatzea izan da, eta Euskal Herriko ohiturak jaso, eta bere herrian dantza mantendu. Gaur egun, diru-laguntzak eta abar direla, taldeak elkarte bezala osatu behar dira, tramite horietan jendea galduta ibiltzen da eta horrelako informazioa eskatzera etortzen zaizkigu. Estatutoak nola osatu, ze pauso eman behar diren, Ogasuna, horrelako gauzak eta abar. Aholkatzen ditugu pauso zehatzak eman ditzaten.

Dokumentuaren akzioak

2013/05/31 12:23
Barkatuko didate EDB-ko kideek baina ze gatz gabea iruditzen zaidan haien diskurtsoa, huts samarra. Uste dut dantzaren sektoreko eragile ezberdinek aurre hartu dietela eskuinetik eta ezkerretik eta betikoan jarraitzen dutela, eboluzionatu gabe. Herrialdetako ordezkaritzen batasun falta aipatzeke utzi gabe. Etorkizunerako erronkak? Plan estrategikorik?

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.