Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal dantzen ekitaldia Durangon

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzen ekitaldia Durangon

2013/05/31 10:19

Durango Euskal Astearen barruan, Tronperri Dantza Taldeak antolatutako ekitaldi bat izango da asteburu honetan. Aurtengoa, jadanik, XXXI. edizioa da eta bertan, herrialde desberdinetako taldeak gonbidatzen ditugu bakoitzaren dantza propioak erakusteko guztioi taula gainean.

Larunbatean, ekainaren 1ean, arratsaldeko 7 t'erdietan, talde hauek hartuko dute parte:

  • Bizkaia: Tronperri Dantza Taldea, Durangokoa.
  • Zuberoa: Musklildi Dantza Taldea, Muskildikoa.

Igandean, ekainaren 2an, eguerdiko 12 t'erdietan, honako hauek izango dira eskenatoki gainean:

  • Araba: Adurtza Dantza Taldea, Gasteizkoa.
  • Gipuzkoa: Goizaldi Dantza Taldea, Donostiakoa.
  • Nafarroa: Larraiza Dantza Taldea, Lizarrakoa.

Ekitaldi biak Durangoko Andra Mari elizpean ikusi ahal izango ditugu eta dohainik izango dira.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.