Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaur 1813: Gasteizko bataila dantzaren bidez gogoratuko dute

Dokumentuaren akzioak

Gaur 1813: Gasteizko bataila dantzaren bidez gogoratuko dute

2013/05/27 12:05
Gaur 1813: Gasteizko bataila dantzaren bidez gogoratuko dute

Gasteiz 1813. Ilustrazioa: Pablo Garcia eta Alfredo Garcia.

1813ko ekainaren 21ean gertatu zen Espainiako Independentzia Gerraren azken bataila handia. Gudate krudela izan zen Gasteizkoa. Guztira 12.500 hildako izan ziren, 8.000 frantziarrak eta besteak aliatuen gudalosteetakoak. Frantziarrek Espainian harrapatutako altxorrak zeramatzaten, eta bataila galduta ihesean joan ziren haiek utzita. Aliatuek frantses errejimentuak jazarri beharrean altxorra (urrea, zilarra...) harrapatzen aritu ziren, eta horrek zer esan handia eman zuen, guda bataila horretan bertan bukatzeko aukera galdu baitzuten.

Iker Ortiz de Zaratek da Gaur 1813 ikuskizunaren zuzendaria, Natividad Lopez de Uraldek egin du gidoia, eta Arantzabela Ikastola, Eguzkilore, Gaztedi-Zuiatarrak, Haize, Odon de Apraiz Ikastola, Urkabustaiz eta Ortzai dantza taldeek parte hartuko dute bertan.

Gaur 1813. Gure dantza, gure historia

  • Gasteizko bataila dantzaren bitartez kontatua
  • Gasteiz, Principal Antzokia
  • 2013ko ekainak 14

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.