Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza biretarako diru-laguntza deialdia

Dokumentuaren akzioak

Dantza biretarako diru-laguntza deialdia

2013/05/27 11:21

2013an dantza birak sustatzeko dirula-guntza deialdia argitaratu du Etxepare Institutuak. Dantza-biratzat, "urte osoan 3 emanaldi egitea beste horrenbeste plazatan" hartzen du deialdiak. Dantza-azoka profesional batean parte hartzea ere biratzat onartzen da. Eskaerak egiteko epea irailaren 6an amaiatzen da eta aurkez daitezkeen jarduerak 2013 urtean zehar egindakoak dira.

Guztira 30.000 euro daude dantza biren deialdi honetarako. Emanaldia egiteko joan-etorria, ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografia edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak laguntzen ditu deialdiak, baina artisten soldatak eta nominak ez dira babesten. Eskatzaile batek gehienez 12.500 euro jaso ditzake.

Diru-laguntzak lehiaketa bitartez esleitzen dira, aurkeztutako guztien artean puntu banaketa egiten da, eta puntuazio altuena duenetik hasita eta hurrnekera horretan banatzen da dirua, poltsa ahitu arte.

Deialdiak jasotzen duenez "Ez da diru-laguntzarik emango ondokoetarako: a) Izaera amateurra duten erakustaldi edo jaialdietarako. b) Guztira 15 partaide baino gehiago dituzten taldeek egindako biretarako. c) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako. d) Kalean kontraturik gabe eta antzeko egoeretan egiten diren emanaldietarako."

Informazioa:

Dokumentuaren akzioak

2013/05/27 11:27
Ez dago esan beharrik dantza tradizionaleko birak deialdi honetatik kanpo daudela. Izaera amateurra dutenak, 15 partaide baino gehiago dituztenak, herriko festa eta berbenak, eta kaleko eta "antzeko" (Zeintzuk ote dira antzeko horiek??) emanaldiak ez dute diru-laguntzarik izango. Noski, dantza tradizionala da deialditik kanpo utzi nahi dutena. Etxepareko arduradunekin honi buruz eztabaidatu nuen iaz, eta esan zidaten bazela deialdi orokor bat, euskal dantza taldeek parte har zezaketena. Aurten galdetu dut deialdi horri buruz, baina hara, suerte txarra, deialdi hori desagertu egin da.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.