Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Begirada Gurutzatuak 2014ko deialdia

Dokumentuaren akzioak

Begirada Gurutzatuak 2014ko deialdia

2013/06/05 10:55

Bere pieza REGARDS CROISÉS-14 Proiekturako aurkezteko interesa daukatenak. Lanaren aurkezpen globala Biarritzen egingo litzateke: Entsegu irekiak, tailerrak eta ikuskizunak. Aurkezpen eta tailerrak Gaël Domenger-ek zuzendutako Le Laboratoire Chorégraphique Sans Frontières delakoak antolatzen ditu. Arte diziplina guztietako amateur, oraindik profesional ez direnei, eta profesionalei zuzenduta egongo dira. Regards Croisés deialdiaren 2014ko edizioan, lanetako 1 Grenoble-n aurkezteko aukera egongo da.

Informazioa praktikoak
  • Regards Croises deialdiak 2 edo 3 lan (pieza laburra barne) aurkeztu ahal izango ditu Biarritzen, eta Le laboratoire de Recherche Chorégraphique Sans Frontières delakoak aukeratutakoak izango dira.
  • Regards Croises deialdiak hautatutako konpainia bakoitzaren gastuak estaliko ditu 2.500 €-ko zenbatekora arte, BEZ barne, gehi ostatua eta dietak.
  • Proposamenak irailaren 15era arte bidali daitezke: La Fundición: info@lafundicion.org


Lekuak eta ekitaldien plangintza

MBBren Estudioa
• Konpainia bakoitzaren piezaren zati baten Entsegu irekia – Aurkezpena (20 minutu konpainia bakoitzeko), jendaurrean.
• Konpainien tailerrak eta topaketak Laboratoire Chorégraphique Sans Frontières taldeko kideekin (eta arduraduna den Gaël Domenger-ekin) eta Dantza Prestakuntzako beste talde batzuekin.
Biarritzeko Théâtre du Colisée
  • Ikuskizunak

 

2007tik, eta Interreg IV A Fondoaren babesarekin, Centre Chorégraphique National Malandain Ballet Biarritz zentroak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak Biarritz eta Donostia arteko dantza-jarduerak antolatzen dituzte. 2011n hiri bien arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen, eta Europako
lehenengo Centre Chorégraphique Transfrontalier delakoa sortu zen: Ballet T.
Proiektu horren barruan, Ballet T izeneko Centre Chorégraphique Transfrontalier zentroak koreografia lanen garapena ahalbideratu nahi du; Biarritzetik irten eta Euskadi osora hedatu: Bilboko Institut Français institutuaren ekimenez, 2012an lankidetza-hitzarmen bat jarri zen martxan La Fundición taldearekin, Biarritzen EAEko bi konpainia aurkeztu eta Bilbon frantziar konpainia bat aurkezteko*.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.