Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Ballet T-k antolutako tailerrak ikasturte berrirako
Ballet. T tailerrak 2014-2015 Ballet T ekimenak ikasturte berrirako hainbat ikastaro jarri ditu abian. Herritarren maila, esperientzia eta interesari egokitutako edukiak aurki daitezke bertan: Dantzarako hastapen tailerra : Dantzara abiatu nahi duten herritarrentzat (irakasle...
Prest dira Kabalkada-Toberak Lekornen igande honetarako
Igande honetan, irailaren 21ean, eskainiko dute Lekorneko herritarrek urte beteko prestaketa lanen emaitza. Atzo, irailaren 14an, igandea egin dute azken entsegu nagusia, eta beraz, datorren igandean, 19 urte ondoren (1995 eta 1996an egin dira azken aldiz) berriz ere ospatuko da Kabalkada Leko...
Frivolité, XVIII. mendeko jantzien erakusketa San Telmon ikusteko azken egunak
Irailaren 28an bukatuko da Donostiako San Telmo museoan Frivolité izeneko jantzi erakusketa. Lehen aldiz San Telmo museoak jendaurrera atera du XVIII. mendeko jantzien bilduma. S oinekoak, kasakak, txupak, galtzak edo jipoeak, denak XVIII. mendekoak, zahar-berrituak, eta haien inguruan haiza-ema...
Ipurbeltz
Belea ikusi eta muturra okertu, dena da bat. Zozoa naiz, bai horixe, eta zurikeriatan saiatu arren, abilagoa naiz belzten orroa. Hizkuntzalariak deskribatze lanetara mugatu beharko luketela pentsatzen duenetakoa naiz, eta hizkuntzaren eguneratze, berritze eta sortze lanak hiztun eta sortzaileen mih...
Webgunea berritu du Euskal Dantzarien Biltzarrak
EDBtik jakinarazi dutenez "m artxan dago jada EDBren webgune berritua: www.dantzagune.org ". Bertan dantza emanaldi eta ekitaldien berri emateko aukera dago, eta Euskal Dantzarien Biltzarrak eskaintzen dituen zerbitzu eta baliabideak aurki daitezke. Aipatzekoa da Argitalpenak atalean Da...
Thierry Malandain: "Hemengo kulturak hunkitzen nau"
Irailaren 7an argitaratu da Berrian Thierry Malandain-i egindako elkarrizketa. Maddi Ane Txoperenak bere ibilbideaz, dantzari buruzko ikuspegiaz, sorkuntzaz eta euskal dantzaz galdetzen dio besteak beste. Hona aipu nabarmen batzuk: Zer da dantza zuretzat? Niretzat, existitzeko mo...
Dantza Hirian, 9 urte dantza garaikidea kalera eramaten
"Begiratu. Sentitu. Entzun. Ukitu dantzan". Lema horrekin iritsi da Dantza Hirian jaialdiaren 9. edizioa Baionatik Donostiarako eremua hartzen duen hiri-ingurunera. Dantza garaikidea hiri inguruneetan eskaintzea du helburu, eta besteak beste gizarte kohesiorako duen indarra baliatu nahi du. 11 hiri...
Kukai dantza konpainiak arrakastaz burutu du Argentinako bira
Kukai Dantza Konpainia Argentinan zehar burututako biratik itzuli berri da. Biraren zifrak esanguratsuak dira: 3 aste, 7 hiri, 10 emanaldi, 3700 kilometro... Bira Buenos Aires hiriburuan hasi zuen abuztuaren 21ean. Bertan, Sarmiento Antzokian 'Komunikazioa Inkomunikazioa' ikuskizunaren hiru eman...
Tamainaz ikusgarriena
Irailaren 13an Igartzako dantzarien Kofradiak urteroko agerraldia egingo du. Orain arteko ikusgarrienetakoa izango dela esan dezakegu dagoeneko: kofrade kopuruz jendetsuena izango delako, eta gonbidatuak bereziki handiak direlako, dantzari erraldoiak baitira denak. Ezpata-dantzarien segizioa ...
"El agarrado" edo dantza lotua: XX. mendean eztabaidagai
Elizak hasiera batean moraltasunik gabeko egoeratzat jo zuen dantza lotua. Joera hori gogortu egin zen XVIII.mendean; debekuak eta mugak ugaritu egin ziren, bai eliz agin tarien, baita agintari zibilen aldetik ere. Eta zuten botereaz baliatuta, euskal dantzen gainean eragin nahi izan...
Dokumentuaren akzioak


