Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ballet T-k antolutako tailerrak ikasturte berrirako

Dokumentuaren akzioak

Ballet T-k antolutako tailerrak ikasturte berrirako

2014/09/15 15:40

Ballet. T tailerrak  2014-2015

Ballet T ekimenak ikasturte berrirako hainbat ikastaro jarri ditu abian. Herritarren maila, esperientzia eta interesari egokitutako edukiak aurki daitezke bertan:

  • Dantzarako hastapen tailerra: Dantzara abiatu nahi duten herritarrentzat (irakaslea Maider Oiartzabal). Ikasle hasiberriak. Informazioa eta izen ematea
  • Sormen tailerra: dantzaren lehen ezagupenak jaso, eta mugimenduaren bitartez sormen gaitasunean arakatu nahi duten herritarrentzat (Irakaslea: Izaskun Lapaza). Aurreko ikasturteetako ikasleak. Informazioa eta izen ematea
  • Dantza laborategia: Koreografo ezberdinekin euren sormen prozesua konpartitu eta euren mugimendu unibertsoan jarduteko interesa duten herritarrentzat. Hiruhilabete bakoitzean, koreografo ezberdin batekin jarduteko aukera. Koreografo gonbidatuak: Amaia Navascues, Asier Zabaleta eta Eneko BalerdiInformazioa eta izen ematea


Era berean, Aiko taldeak dantza tradizionalean oinarritako kurtsoak ere martxan izango ditu Ballet T ekimenaren baitan. Ekimen honen informazioa jasotzeko: Aiko taldea.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.