Dokumentuaren akzioak
Prest dira Kabalkada-Toberak Lekornen igande honetarako
Igande honetan, irailaren 21ean, eskainiko dute Lekorneko herritarrek urte beteko prestaketa lanen emaitza. Atzo, irailaren 14an, igandea egin dute azken entsegu nagusia, eta beraz, datorren igandean, 19 urte ondoren (1995 eta 1996an egin dira azken aldiz) berriz ere ospatuko da Kabalkada Lekornen.
Kanaldudek ondoko erreportajea egin du prestaketak lanak nola diren erakutsiz eta bertan Dorothee Jaurena, Urtsuko Xoriak dantza taldeko irakasleak eskainiko diren inguruko xehetasunak ematen ditu.
Toberan jorratuko diren gaiak sekretu dira, eta dantzetan ere, ohiko dantza ezagunekin batera izango dira dantza berriak, sorpresaz emango direnak, dantza irakasleen esanetan.
Bost dantza-irakasle aritu dira dantzariak prestatzen. Kadrilla, mazurka, gabota, exkotixa eta mutxikoak eskainiko dituzte dantzariek, eta bi dantza berri, emanaldirarte ezagutzera emango dituztenak.
Diddue Harriague elkarrizketatu dute Kanaldudeko lagunek toberaren inguruan, eta prestaketa lanen inguruan aritu bada ere, ez du aurreratu zein izango den toberaren gaia, sekretua baita. Epaiketaren (toberan epaiketa bat antzesten da) testua hiru herritarren artean idatzi dute, eta ohiko pertsonaiak agertuko dira, historia berritu batekin.
19 urte pasa direnez azken toberetatik, gazteek adinekoen laguntza izan dute toberak ezagutu eta prestatzen.
Kabalkada-Toberak Lekornen
- Irailaren 21ean, igandean, 15:30ean
Dokumentuaren akzioak