Dokumentuaren akzioak
Frivolité, XVIII. mendeko jantzien erakusketa San Telmon ikusteko azken egunak
Irailaren 28an bukatuko da Donostiako San Telmo museoan Frivolité izeneko jantzi erakusketa. Lehen aldiz San Telmo museoak jendaurrera atera du XVIII. mendeko jantzien bilduma. Soinekoak, kasakak, txupak, galtzak edo jipoeak, denak XVIII. mendekoak, zahar-berrituak, eta haien inguruan haiza-emaile edo poltsak, estanpak, koadroak, aldizkariak, etabar. Larunbatetan bisita gidatuak izaten dira gainera.
Tartean Santiago Arcos eta Concepcion Cuadrak beren bilduma pribatuan zituzten jantziak, 1940eko hamarkadan Sen Telmo museoari dohaintzan eman zizkiotenak. Margolari zen Santiago Arcos, kostunbrismoa lantzen zuen, eta XVIII. mendeko jantziak eta objektu bilduma ederra egin zuen. Gainera, senar-emazteek maiz parte hartzen zuten mozorro dantzaldietan, eta horietan XVIII. mendeko janzkera erabili ohi zenez, horretarako erosten zituzten aspaldiko jantziak.
Jantzi horien zahar-berritze prozesua erakusten du ondoko bideo honek:
Frivolité: XVIII. mendeko jantzien erakusketa
Donostia, San Telmo Museoa
- 2014ko irailaren 28ra arte
- Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara
- Sarrera 6 euro
- Astearteetan sarrera doakoa da
Bisita gidatuak
- Larunbatero: 12:30ean euskeraz eta 17:30ean gazteleraz. 3€, sarrera aparte.
- Erreserbak egiteko: 943-481561, stm_erreserbak@donostia.org
Informazioa: Frivolité: XVIII. mendeko jantzien erakusketa
Dokumentuaren akzioak