Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Joanikot pastorala, irailaren 10ean Iruñeko Baluarten
Altzai-Lakarriko herriek aurtengo uztailaren 30ean eta abuztuaren 6an jokatutako 'Joanikot pastorala' Iruñeko Baluarte antzokian antzeztuko dute berriz heldu den irailaren 10ean, igandez, Batasunaren Pribilegioaren ospakizunen baitan. Izan ere, aurtengo pastoralak Arberoako Joan — Joanikot...
Ezpata-dantzari erraldoi bat
Erraldoi txikien konpartsa ederra dute Ezpelur gaiteroek eta uda hasieran erraldoi berria mustu dute: Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantzaria!! Aitor Callejak eraikitzen dituen erraldoiak beti dira eder-ederrak, baina honakoa bereziki ederra atxeman dugu guk! Ekainaren 24ean, Sanjoan egunez, ema...
Bihar dela Sanjoan, gu hemen dantza gaitean...
Hala dio Sanjoan bezperarekin kantatzen ditugun kopletako batek, gure urteroko asmoen aitorpen fermu gisa. Garaian gari-jotze denbora izaten zen Sanfermin aurrea, hauts, bero eta nabar kolore. Horrelako panorama topatu genuen guk ere, ekainaren 22an, lili bila Ezkabarte aldera jo genuelarik: sor...
Hiriburuetako festetako dantza emanaldiak
Baionan festan murgilduta dabiltza eta datozen asteetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuko festen txanda izango da. Dantzarik gabeko festa imajinatzea zaila egiten zaigu, abuztuan, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako jaietan ere ez da dantzarik faltako. Hemen dituzue, hiriburuz hiriburu, ant...
Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan
Luzaroan, iraileko festetako ohitura bat galduta egon da Zestoan: zahagi-dantza. Juan Jose Saezmira Maixuak detaileekin kontatzen ditu Zestoari Gorazarre liburuan 1920-30eko hamarkadako Zestoako zahagi-dantzaren inguruko zenbait kontu. Garikoitz Mendizabalen Zestoako musika h...
Iruñeko 2017ko Ezpalak jaialdiaren kronika: Zaldikoen zalaparta
Animalia otzantzen zaila izaten da zaldi basa. Familia berekoak izaki, zaldikoa ere ez da hezten erraza eta hortaz ohartu gara aurtengo Ezpalak jaialdian. Saiatu gara hainbat zaldiko gure korralera ekartzen, eta horrela, Zuberoakoa, Lantzekoa, Beasaingoa, Cournonterralekoa eta Bartzelonakoak erakar...
Lezo, Lekeitio, Lesaka eta Zaldibar: emakumeak dantza ekitaldietan
Gero eta herri gehiagotan ari dira emakumeak orain arte gizonezkoak bakarrik aritzen ziren dantzetan parte hartzen . Pixkanaka , lekua hartuz doaz emakumeak plazan , festetan , dantzan . Lezoko San ...
Otxandioko emakumeen soka-dantza berreskuratuko dute larunbatean
82 urtean galduta egon den errementarien soka-dantza egingo dute uztailaren 22an, larunbata, Otxandioko Urduri dantza taldeko emakumeek. 1980ko hamarkadan Santurtziko Mendi Alde dantza taldeko Mundi eta Andoni Flores anaiak Otxandioko soka-dantza ikertzen hasi ziren. Santa Marina jaieta...
Armeniako eta Uruguaiko dantza taldeak izango dira Folklore Bizian jaialdian
Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatzen duen Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da . Armeniako Bardiner folklore-taldea eta Uruguaiko Canalones danza independente taldea izango dira a...
Irudi ederrak udaberrian (eta bat historiarako)
Irudi ederrak utzi dizkigu iragan berri den udaberriak, sasoien zikloen biran, baita aurtengoak ere. Beasaingo jaietan lehendabizi eta San Joan bezperan ondoren, gure ardurapean dauden ekitaldien bildumatxo bat erakusteko tentaldiari ezin diogu eutsi, gure argazkilari lagun Iñaki Erauskin eta Xabi...
Dokumentuaren akzioak


