Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jon Pertikak Teila Saria jaso du

Dokumentuaren akzioak

Jon Pertikak Teila Saria jaso du

2017/06/09 08:45
Jon Pertikak Teila Saria jaso du

Jon Pertika eta Nerea Mujika, Gerediaga Elkarteko lehendakaria Teila Sariaren banaketa ekitaldian. 2017-06-03, Gerediaga Elkartea.

Durangaldeko dantzak ezagutzera ematen egindako lana eskertuz Durangaldeko Teila Saria eman diote Jon Pertikari. Gerediaga Elkarteak Merinalde Eguna ospatu zuen joan den larunbatean eta bertan eman zioten saria Pertikari.

Jon Pertika
Jon Pertika

1937. urtean jaioa da Pertika eta bizitza osoa eman du dantzari lotuta. Bilboko Dindirri dantza taldean hasi zen dantzan eta 1968an, Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldea sortu zuen. Talde hori dinamizatzen eta zuzentzen eman ditu azken 50 urteak.

Sariaren bidez Gerediagak azpimarratu nahi izan du Jon Pertikak Bizkaiko dantzak berreskuratzen eta hauei ikusgarritasuna ematen egin duen lana. Dantzak jatorrizko lekuetan egin izan dituzten moduan, gehigarririk eta apaingarririk gabe, plazaratzea gustatu izan zaio beti.

Teila Sariaren banaketa ekitaldia
Teila Sariaren banaketa ekitaldia. 2017-06-03, Gerediaga Elkartea.

Bi urtetik behin ematen du Gerediaga Elkarteak Durangaldeko Teila Saria. Durangoko Merinaldeko kanpoko norbaiti egiten zaion omenaldia da, Durangaldearekin izan duen lotura aitortzeko eta eskualdearen alde egindako lana eskertzeko. Jon Pertikak beti izan du Durangaldearekin gertuko harremana eta Gerediaga elkartearekin zein eskualdeko dantza taldeekin elkarlanean ibili izan da. Euskal Herrian eta munduan zehar folklore jaialdi askotan parte hartu du Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldeak eta Durangaldeko folklorea ezagutzera ematen lagundu du.

Erlazionatutako elementuak
Jon Pertika: Beti Jai Alai

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.