Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zumarragako ezpata-dantzari buruzko dokumentala eta ipuina egin dituzte

Dokumentuaren akzioak

Zumarragako ezpata-dantzari buruzko dokumentala eta ipuina egin dituzte

2017/06/12 10:05

Uztailaren 2an Antion eta abuztuaren 15ean Zumarragan bertan egin ohi den ezpata-dantzaren inguruko liburua eta dokumentala prestatu dituzte Antxiña txistulari taldeak eta Irrintzi dantza taldeak 50. urteurrena ospatzeko. Bi taldeek mende erdiko ibilbidea osatu dute eta hainbat ekintza eta ekitaldi antolatu dituzte.

Ekainaren 8an Zumarragako ezpata-dantza: Magia Dantza ipuinaren aurkezpena egin dute. Egileak Antxiñe Mendizabal idazlea eta Josu Maroto ilustratzailea izan dira. Hona hemen Gotzon Aranburuk igotako liburuaren aurkezpeneko irudiak:

Ipuinaz gain, Zumarragako ezpata-dantzaren inguruko dokumentala ere egin dute. Datorren ekainaren 29an, 19:30ean Zelai Arizti Aretoan, aurkeztuko da Zumarragako Ezpatadantza: ipuinak dantzaren bidez kontatzen zituen herria dokumentala. Urteurrenerako antolatu duten programa, uztailaren 2ko ohiko ezpata-dantzarekin, 9an ospatuko den erromeriarekin eta 14an egingo den jaialdi bereziarekin borobilduko da.

Zumarragakoezpata dantza magia eta danntza ipuinaren azala
Zumarragako ezpata dantza magia dantza, ipuinaren azala.

Antion ezpata-dantza dantzatzea dantzaren munduan izan dezaketen ohore handiienetarikoa da zumarragarrentzat. Aurreko belaunaldietan ohore hori izan duten zenbait dantzari elkarrizketatu ditu Noticias de Gipuzkoak, tartean, Miguel Urteaga Zumarragako trikitixako panderojolea eta Gorka Azkarate.

Zumarragako ezpata-dantzaren inguruko dokumentalaren kartela.
Zumarragako ezpata-dantzaren inguruko dokumentalaren kartela.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.