Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Dantzaren Maitaldia 2017 Biarritzen irailaren 8tik 17ra
Irailaren 8tik 17ra dantzaz jantziko dira Biarritzeko txokoak. Nancy edo Grenobleko koreografia zentroak, Nizako Balleta, hainbat euskal talde edota Israeldik eta Kolonbiatik etorritako dantza taldeak arituko dira Thierry Malandain zuzendari artistikoaren gidaritzapean egiten den Maitaldia jaialdia...

Urteetan ezkutuan egon den Elena Tuduriren euskal jantziei buruzko lana argitaratu da
Elena Tuduri, ikertzaile tolosarrak, 1918-1920 urteetan egin zuen El traje y otros asuntos de etnografía vasca lana argitaratu da Emilio Latorre bilobaren eskutik. XX. mende hasierako euskal jantzien inguruanTudurik egindako dokumentazio eta etnografia lana jasotzen du gaur Tolosan aurkeztuko den ...

АУРЦАКА izan gara Bulgarian
Europan beste muturrera eta historian 2.000 urte atzera bidaiatu eta dantzatu dugu uda honetan, abuztuaren 1-5 bitartean Plovdiv hirian ospatu den XXIII. Nazioarteko Folklore Jaialdian. Eumolpia, Philippopolis, Pulpudeva, Trimontim, Puldin, Plovdiv… hiri beraren izenak dira, 8.000 urteetan zehar ...

Handikien aurrean dantzan
Badirudi, herriko dantzariek, handikiren bat joaten zenean Bainuetxera, dantza egiteko ohitura zutela. Zestoako Bainuetxea irekitzean (1806) lehenengotako turistak hasi ziren etortzen Euskal Herrira. XIX. mendearen bukaeran Zestoakoa zen Euskal Herriko bainuetxerik garrantzitsuena. Inguruetako...

Dantzari gor-mutuak eta txistulari itsuak
Ez-ohiko irudia dantzaren munduan: musikariak itsu eta dantzan ari direnak gor. Gaur egun, bizimodu eta jarduera arruntetan integratzeko ahalegina egiten da, baina ez dira kontu berriak horiek, XX. mendearen erdi aldera Deustun gor-mutuz osatutako dantza taldea izan baitzen. Hektor Ortegak �...

Joanikot pastorala, irailaren 10ean Iruñeko Baluarten
Altzai-Lakarriko herriek aurtengo uztailaren 30ean eta abuztuaren 6an jokatutako 'Joanikot pastorala' Iruñeko Baluarte antzokian antzeztuko dute berriz heldu den irailaren 10ean, igandez, Batasunaren Pribilegioaren ospakizunen baitan. Izan ere, aurtengo pastoralak Arberoako Joan — Joanikot...

Ezpata-dantzari erraldoi bat
Erraldoi txikien konpartsa ederra dute Ezpelur gaiteroek eta uda hasieran erraldoi berria mustu dute: Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantzaria!! Aitor Callejak eraikitzen dituen erraldoiak beti dira eder-ederrak, baina honakoa bereziki ederra atxeman dugu guk! Ekainaren 24ean, Sanjoan egunez, ema...

Bihar dela Sanjoan, gu hemen dantza gaitean...
Hala dio Sanjoan bezperarekin kantatzen ditugun kopletako batek, gure urteroko asmoen aitorpen fermu gisa. Garaian gari-jotze denbora izaten zen Sanfermin aurrea, hauts, bero eta nabar kolore. Horrelako panorama topatu genuen guk ere, ekainaren 22an, lili bila Ezkabarte aldera jo genuelarik: sor...

Hiriburuetako festetako dantza emanaldiak
Baionan festan murgilduta dabiltza eta datozen asteetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuko festen txanda izango da. Dantzarik gabeko festa imajinatzea zaila egiten zaigu, abuztuan, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako jaietan ere ez da dantzarik faltako. Hemen dituzue, hiriburuz hiriburu, ant...

Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan
Luzaroan, iraileko festetako ohitura bat galduta egon da Zestoan: zahagi-dantza. Juan Jose Saezmira Maixuak detaileekin kontatzen ditu Zestoari Gorazarre liburuan 1920-30eko hamarkadako Zestoako zahagi-dantzaren inguruko zenbait kontu. Garikoitz Mendizabalen Zestoako musika h...
Dokumentuaren akzioak