Arrola dantza taldeak "Jauzi" ikuskizuna eskainiko du

2017/11/20
Arrola dantza taldeak "Jauzi" ikuskizuna eskainiko du

Ehun dantzari eta hamabost musikari taularatuko dira Arrola dantza taldeak, azaroaren 25ean, eskainiko duen "Jauzi" ikuskizunean. 8 eta 70 urte bitarteko dantzariak eta musikariak izango dira protagonistak Baigorriko ezker paretan.

Dantza taldeko kideek adierazi digutenez, Arrolak bere ikuskizunetan eskaini izan dituen dantzen bilketa txiki bat egin dute. Tartean izango dira Baztango, Cortesko edota Nafarro Beherako dantzak.

Txartelak salgai daude Baigorriko Oronos dendan eta Donibane Garaziko Kuxkul dendan.

"Jauzi" ikuskizuna

Noiz: azaroaren 25a, 20:30ean

Non: Baigorriko ezker paretan