Dokumentuaren akzioak
Muga gainetik dantzan
Lehen urratsetik mugak gainditzeko dantzan gabiltza Aikotarrok, mapa politikoak ezartzen dizkiguten barrikadak hausten, dantza, kantua eta kultura ulertzeko modu herrikoi baten alde lanean, guztiok ditugun muga guzti hoien gainetik dantzan aske egin nahiean... Eta hortaz gozatzeko dantzazale lagun koadrilla bat elkartu behar dugu aurton Durangoko kaleetan zehar eta ondoren Plateruenan, dantza, kantu, musika, parranda eta aparteko lagun arteko egun ederra partekatuz.
Gure aspaldiko lagunak datozkigu Jarauta 69 txaranga, Kiki Borda eta bere taldekideak, Bizkaiko Gaiteroak, Bizente Martinez, etxekoak, noski, Aiko taldeko eta batez ere dantzari dantzaleak!! Dantzaririk gabe dantzarik ez!!
MUGA GAINETIK DANTZAN ABENDUAK, 16 DURANGO
13:00 Sokadantza Andra Mari eleizpean (Durangoko eleiza nagusia, arkupe handia duena)
13:30 Kalejira-kantaldia-poteo-dantzaldia.
14:30 Aiko txakoli gonbitea Plateruenan
15:00 Bazkaria
16:30 Dantzaldi-kantaldi-erromeria:
Jarauta 69
Kiki Borda taldea
Bizkaiko Gaiteroak
Bixente Martinez
Aiko taldea
22:00 Akaberea “Mi carro”rekin.
*OHARRA: ordutegiak "pokomasomenososekoak" dira
BAZKARIA PLATERUENA KAFE ANTZOKIAN:
Ticketak salgai Plateruena tabernan bertan edo
25€ sartu zure izen-abizenak adieraziz, Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):
ES96 2095 0233 1091 0905 7781
AIKO taldearen gabonetako erromeria 2016/12/10
https://youtu.be/I-v6msgq2Uw
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aiko Taldea
Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...