Dokumentuaren akzioak
Argia dantzari taldeak Axuri-beltza emanaldi berezia eskainiko du Jaurrietako emakumeen dantzaren 40. urteurrena ospatzeko
1969ko maiatzaren 4ean, Victoria Eugenia antzokian eskaini zuen lehen aldiz Argia dantzari taldeak Jaurreitako neska dantza izeneko dantza kantatua. Kantuaren lehen hitzak Axuri-beltza ziren.
Argia taldea Jorge Oteizak sustatutako Arte Garaikideko Euskal Eskolaren partaide zen, eta kultur munduko pertsona ospetsu ugari bildu zen antzokian, proiektuari hasieratik hatsa emanez. Egun hura gogoan eta lan honi hasiera eman zion ametsari jarraituz, Apostoluen soka-dantza izenez bataiatu duten lana aurkeztuko da. 2008 urtean Musika Hamabostaldiko zuzendaritzak Jorge Oteiza eskultorearen jaiotzeko mendeurrena ospatzeko Arantzazuko basilikan egiteko koreografia lan bat eskatu zion Urbeltzi, eta ondorioz ideia hau sortu eta gorpuzten hasi zen. "Jorge Oteizaren apostoluen dantza" bezala gogoratzea nahi dute, eta eskultorea bera eta berekin batera 1969 urteko arrats hartan antzoki honetan egon ziren guztiak omendu nahi ditu Argiak dantza berri honekin.
Argiako dantzari eta musikariez gain, Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezkadantza taldeetako dantzari eta musikariek hartuko dute parte. Orotara 80 bat lagunek. Argiaren azken 40 urte hauetako zenbait lan hautatu taularatuko dituzte, bai eta, ikuskizun honetan estreinatuko dituzten bi sorkuntza berri ere: Zalduniote eta Oteizaren Apostoluen soka-dantza. Zalduniote deitu izan zaio, Gipuzkoan batez ere, inauterietako igandeari. Julio Caro Barojaren esanetan, maskaradun zaldikoak ateratzen ziren egun horretan kalera. Datu horietan oinarrituz 8 zaldikoren kontra-dantza sortu du Urbeltzek.
Argiaren 40 urteko ibilbidean egindako lan hautatu batzuk bildu dituzte ikuskizunerako, besteak beste, Irradaka, Almute-dantza, inauterietako hainbat dantza, Pericón, Fandangoa eta Habanera, Otsagabiko dantzak, aipatutako bi sorkuntza berriak, eta nola ez, Jaurrietako Axuri-beltza bera.
Egitaraua
1. Irradaka (Irradaka ikuskizunetik, 1987)
2. Almute dantza (Pas de Basque ikuskizunetik, 2002)
3. Zalduniote (estreinaldia)
4. Iñauteria (Zortziko ikuskizunetik,1988)
5. Apostoluen Soka Dantza (estreinaldia)
6. Pericón, (Kondharian ikuskizunetik, 1997) Fandango (estreinaldia) eta Habanera (Axeri-Boda ikuskizunetik, 2007)
7. Zazpi-Ahuntza (Kondharian ikuskizunetik, 1997)
8. Axuri Beltza (1969)
Axuri-beltza
Juan A. Urbeltzen ideia bat da
Zuzendaria, koreografia eta jantziera diseinua: Juan A. Urbeltz
Musika zuzendaritza: Marian Arregi
Musika moldaketa: Marian Arregi eta Mikel Urbeltz
Dantza maisuak: Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea
Dantza maisu laguntzaileak: Jokin Otamendi, Garikoitz Otamendi
Jantziak: Amaia Bueno, Itziar Otamendi, Irulea-Claude Iruretagoyena
Argiztatzea: Eragin, Ion Anibal (Apostoluen soka-dantza)
Soinuztatzea: Tx
Atrezzo: Javier Garate-Txilipurdi.
Kartelaren diseinua: Maider Urbeltz
Musikariak: Marian Arregi, Mikel Urbeltz, Arantzazu Mugika, Maider Urbeltz, Julen Leuza, Eiande Aranburu, Beñat Lopez.
Gaiteroak: Ezpelur
Soka-taldea: Los Amigos del Arte
Dantzariak: Aiert Ibarbia, Ainara Ranera, Ainhoa Larrañaga, Ainhoa Lendinez, Akier Perkaz, Amaia Irigoien, Amaia Rodriguez, Amaia Visus, Anartz Fernandez, Ander Fernandez, Ander Garitaoniandia, Ane Urresti, Aritz Broxa, Aritz Ibañez, Asier Garmendia, Bea Martinez, Benoit Amorena, Cristina Conde, Eder Gartzia, Edurne Irigoien, Egoitz Irazabalbeitia, Eguzkine Irazabalbeitia, Eider Agirrebeña, Ekhi Zugasti, Eneritz Diez, Enrike Izagirre, Esther Kareaga, Gaizka Garde, Garikoitz Otamendi, Hasier Moreno, Igor Campos, Iñigo Duharte, Iñigo Garzia, Irati Carballo, Irati Kortabitarte, Itziar Otamendi, Izaskun Alberdi, Jael Lizundia, Jaione Olasagasti, Jokin Otamendi, Jokin Salegi, Jon Iraola, Jon Iruretagoyena, Jon Lizarralde, Joseba Aranzabal, Joseba Astarbe, Joseba Lorenzo, Joseba Morales, Josu Espila, Josu Garate, Julen Fagoaga, Leire Garrues, Leire Leza, Leticia Esain, Luken Aranburu, Lurdes Odriozola, Maider Otaola, Maitane Algarra, Malen Ulazia, Mikel Elustondo, Mikel Legorburu, Mikel Olaizola, Monika Bañales, Myriam Monente, Oier Araolaza, Oier Ibarbia, Oier Mendiola, Oihane Llorente, Oihane Perkaz, Olaia Gabirondo, Onintze Azpeitia, Oskia Garzia, Unai Agirre, Unai Lizarralde, Unai Txurruka, Xabier Adrian, Zuriñe Torre
Dantzari taldeak: Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Haritz (Elgoibar), Kezka (Eibar).
Kolaborazio bereziak: Koldo Ameztoy kontalaria, Lisa Corcostegui dantzaria (Zenbat Gara taldea - Reno)
Axuri-beltza
Abenduaren 4ean, 20:00
Donostiako Victoria Eugenia antzokian
Dokumentuaren akzioak