Jaurrietako Axuri-beltza 1989

2009/05/04

Argia dantzari taldearen Zortziko ikuskizunean Axuri-beltza edo Jaurrietako nesken dantza, Juan Antonio Urbeltz-ek koreografiatua eta Marian Arregiren musika konponketekin. Jaurrietan emakumeek dantzatu ohi zuten dantza baten berri izan zuten Arregik eta Urbeltzek. Orduan, hariari tiraka hasi ziren eta horrela hainbat dokumentu eta testigantzei esker Jaurrietako Axuri-beltza dantza birsortu zuten. 1969ko maiatzaren 4an Argia dantza taldeak Donostiako Victoria Eugenia antzokian estreinatu zuen dantza. Bideo honetako irudiak dantza aurkeztu eta hogei urtera Oiartzunen egin zuten ekitaldikoak dira. Jaurrietako Axuri-beltza, Oiartzun, 1989.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Joseba1
Anonimoak
2009/05/05 09:49

Askotan ikusita neukan Jaurrieta eta ez nion grazia handirik ikusten. Bideo hau ikusita konturatu naiz nik ikusitakoak bertsio "pobreak" zirela. Musika, jantziak, argiak, ondo dantzatuta... Hau beste gauza bat da. Eskerrik Asko!

potx
Anonimoak
2012/05/21 11:44

Kaixo, youtuben badaude ikusgai Argia Dantza taldearen Alakiketan eta Pas de Basque ikuskizunak.

http://www.youtube.com/watch?v=48L2e6tqkcw&feature=relmfu

Jon G.
Anonimoak
2009/05/04 18:39

Argiaren eta beste talde, konpania etab...rren Ikuskizunak saretuak daude hortik ?? Saretzea posiblea da ? rapisharen, megauploaen edo mediafiren. Nire ustez hau publikoa izatea merezi du eta.

Mila Esker !!