Dokumentuaren akzioak
Alicia Gomez: Dantzako gaitasun profesionalen erronka berriak
Alicia Gomez Linares
Dantza eta heziketa psikologiako profesionala
Jardunaldi hauetan oso garrantzitsua den zerbait sentitzen ari gara: esparru berean mugitzen garela eta beharrezkoa dela elkar pixka bat gehiago ezagutzea, bakarrik ez sentitzeko. Belaunaldi arteko komunikazioa eta profesional zein amateurren artekoa bermatu behar direla, alegia. Hezkuntza sistemaren mapan kokatuko gara lehenbizi:
- Ikasketa orokorrak: lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, batxilergoa, goi-mailako graduko ikasketak, graduondokoak...
- Ikasketa berezituak: hizkuntzak, artistikoak, kirolak... (Talde honetan sartzen dira araututako dantza ikasketak).
- Heziketa profesionaleko zikloak (Lanbide Heziketa): Orain aldatzen ari direnak.
-
Hastapen Profesionala. Erdi-mailako heziketa zikloak eta goi-mailakoak.
Kontutan hartu behar da Euskal Herrian egun dauden ikasketa arautu eta arautu gabeak uztartzea erronka handia dela. Lortu behar dena, arautu gabeko dantza ikasketetan aritzen diren ikasleak, araututako ikasketekin eta sortu berriak diren dantzaekin bateratzea da.
Hona hemen dantza titulazioak azken 20 urteetan izandako bilakaera:
- LOGSE (1990-2010)
- LOE (2010-2011) indarrean dagoena.
Kontutan izan, 90. hamarkada baino lehenagoko titulazioa dutenek, LOGSErekiko balioztapena eskatu behar dutela, eta 2013a dela ziurtagiri horrekiko balioztapena eskatzeko azkenengo urtea.
Gaur egun indarrean dagoen dantza ikasketen antolaketa honakoa da:
- Oinarrizko hezkuntza: LOMCE lege berriaren harira, arautu gabeko ikasketak egin dituzten ikasleei, ikasle guztien %95-ari, egindako ikasketak aitortzeko aukera eztabaidatzen ari dira. Orain gure alde daukaguna da, hezkuntza eta kultura sailak bateratu direla legealdi berrian, eta horrek aukera gehiago ematen ditu helburuak betetzeko.
- Arte eszeniko eta dantza batxilergoa: 2012-2013 ikasturtean ezarri da Sarriko institutuan
- Goi mailako hezkuntza: Unibertsitateko "Eszenika" titulazioaren parekoa da.
- Dantza ikasketa profesionalak: Gasteizko zentroan soilik.Arte eszeniko eta dantza batxilergoa: datorren ikasturtean amaituko dute batxilergoaren 2. maila eta oraindik ez dakigu zer gertatuko den ikasle horiekin.
- Goi-mailako dantza ikasketak: interpretazioa eta koreografia: maila honi dagokionez, erkidegoak berak beste espezialitate batzuk gara ditzake.
- Graduko titulazioa: unibertsitateko graduaren parekoa da xede guztietarako. Aurreko belaunaldien kasuan parekoa zen hezkuntza xedeetarako, baina ez xede akademikoetarako. Gradu bakarra eskaintzen da estatu mailan dantza esparruan: Dantza-zientzietan gradua, Madrilgo Unibertsitate Europarrean. Graduondokoak badaude estatuko beste unibertsitate batzuetan; EHU-n esaterako masterra dago ikuskizun zientzietan.
Zer gertatzen da naufragoekin?
Bada, bide berri bat ireki da belaunaldi desberdinetako profesionalen eta lan munduan hasten ari direnen gaitasunak ziurtatzeko, ziurtatze hori ziurtagirien euskal agentziak ematen du. Estatu mailan berriz, Incual institutua dago; hezkuntza eta kirol ministerioarena da, eta ziurtagiriak kudeatzeaz arduratzen da.
Prestakuntza profesionalaren ziurtagiria
Prestakuntza profesionala ezagutza eta gaitasun multzo bat da, jarduera profesionala burutzea ahalbidetzen duena eta lan-esperientzia eta prestakuntza formal zein informala bere barne hartzen dituena. Gau egun ziurtagiri katalogoa 26 familiatan banatua dago.
Ziurtagiri bat lortzeko prozedura
Lehenbizi jakinarazi egiten da; gero aholku-fasea egoten da, ebaluatzaile baten laguntzaz egiten dena; hirugarrenik ebaluazio prozedura gertatzen da eta azkenik ziurtagiria lortzen da. Ziurtagiria lortzeko norbere esperientzia edo heziketa profesionala behar dira. Dantzaren antzeko prestakuntza profesional bat yoga da, esaterako; izan ere, dantzari dagokion kirol ekintza familia berean dago. Era berean, “Danza T”-n dantza-profesionalerako prestakuntza diseinuak aztertzen ari dira.
Egungo erronka berriak
-
Parte hartzen duten eragile guztiak koordinatzea.
-
Dantza-titulazioak garatzea Euskal Herrian.
-
Goi-mailako hezkuntza ezarri eta araututako eta arautu gabeko hezkuntzaren arteko zubiak eraikitzea.
-
Sektoreari dagozkion ziurtagiri profesionalak sortzea.
Dokumentuaren akzioak