Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Lesakan topatu dute Gipuzkoako ezpata-zubia
Vicente Telletxea zen Lesakako alkatea garaitsu hartan. Bere ama Lintzoaingoa zen, nire aitaren aldeko familiaren herrikoa. Horregatik eta Donostiatik gertu baitzen joan ginen Lesakara, bertako dantzak ikastera. Euskal dantzaren alorrean, Nafarroa erdigune kultural bilakatzeko gure gogoa ere hor z...
Dantza da giltza, dantza da parrandarako baldintza
“Ez baduzu dantzatzen San Saastin jaietan badakizu ezin duzula parte hartu inauterietako festan eta parrandan”, idatzi gabekoa, baina horixe da araua Lakuntzan. Hala azaldu digute kintoek, aurten 18 eta 17 urte beteko dituzten lakuntzar gazteek. Batzuk gogotsu, beste batzuk alferkeria pix...
Dantza familian, haurrak eta helduak elkarrekin dantzan
Dantza bidez landu daitezkeela familia arteko harremanak dio Oihane Vicente dantzariak, "komunikazioa, enpatia, ulertzea helduak umearen prozesua... komunikatzeko eta elkar-entzuteko beste modu bat da". Dantza eta mugimendu terapiako masterrean ikusi zuen dantza bidez landu daitezkeela familia a...
Gipuzkoako Ondare Saria jasoko du gaur Ikerfolk-Argiak
Juan Antonio Urbeltzek (1940) eta Marian Arregik (1944-2018) gidatutako Ikerfolk-Argia proiektua eta lantaldearen ibilbide eta ekarpen oparoa sarituko du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailak Ondare Sariaren bidez Donostiako Santa Teresa komentuan egingo den ekitaldian. Kultura ondarea ba...
Dantza-musika argitaratu zuen kulturgilea hil da: Iñaki Beobide
Euskal kulturgintzaren sustapenean hainbat alorretan aritu zen Iñaki Beobide (Zumaia, 1934-Donostia, 2024) hil da. Antzerkian Jarrai taldea sortu zuen, ETBren sorreran parte hartze garrantzitsua izan zuen, eta dantzari dagokionez, Euskal Dantzarien Biltzarraren lehen urteetan antolaketa lanetan pa...
Otsue eta Aitite Gorritxategiren ikasle
Nire denboretan entzuna nuen Durangaldeko ezpata-dantzari taldeen artean, Berrizkoa enblematikoa zela. Haien dantza bilduma ikusgarria zen. Dantzakera ikaragarri bizia zuten. 1965, Zornotza. Marian Arregi dantza-solteko txapelketan parte hartzera doa. Han elkartu dira Marian bera eta Juan Anto...
Soka-dantza Alan Griffin-i azken agurrean
Lengoaiak, espresiobideak. Hitza, musika, dantza. Alan Griffin-i azken agur ekitaldia ospatu dugu abenduaren 16an, Hernaniko Milagrosa kaperan (kultura jardueretarako birgaitutako kapera). Haren omenez, eta hari esker ona adierazteko, hitza, musika, eta dantza. Hitzetan, esker ona eta Alanen ...
Soka-dantzan abiatu dugu 75. urteurrena
1949ko azaroaren 29an irten ziren Iruñeko dantzariak lehenbiziko aldiz karrikara, dantzara. Hartara, 2023ko San Saturnino egunean, 75. irteera egin eta ospatu dugu, efemerideak eskatu bezala. Egun bete bezain ederra izan da. Goizean goizetik dantzariz beztitu eta Udal Plazara abiatu gara teno...
Gipuzkoako dantza-sistemara hurbilketa Elgoibarko aurreskuarekin
Gipuzkoako garai bateko dantza moldera hurbiltzeko aukera izan dugu Elgoibarko aurresku zaharra adibide moduan hartuta Dantzan Ikasin Mikel Sarriegirekin eginiko saioan. Bertako dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan a zaldu du Sarriegik...
Ezagutzaren bila
Jadanik aipatua dugu baina 1965ean Jerusalemgo Hebrear unibertsitateko dantza taldearekin topo egin genuenean, konturatu ginen bai haiek baina baita beste askok ere, hamaika herri kurrituak zituztela jatorrizko iturrien bila. Orduan, mugitu beharra zegoela erabaki genuen eta landa-lanerako plan b...
Dokumentuaren akzioak