Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza-musika argitaratu zuen kulturgilea hil da: Iñaki Beobide

Dokumentuaren akzioak

Dantza-musika argitaratu zuen kulturgilea hil da: Iñaki Beobide

2024/01/16 10:10
Dantza-musika argitaratu zuen kulturgilea hil da: Iñaki Beobide

Iñaki Beobide eta Herrikoi-Musika Sortako zeinbat diska.

Euskal kulturgintzaren sustapenean hainbat alorretan aritu zen Iñaki Beobide (Zumaia, 1934-Donostia, 2024) hil da. Antzerkian Jarrai taldea sortu zuen, ETBren sorreran parte hartze garrantzitsua izan zuen, eta dantzari dagokionez, Euskal Dantzarien Biltzarraren lehen urteetan antolaketa lanetan parte hartze handia izan zuen, EDBren idazkari izan baitzen. Baina ziur aski, utzitako legatu garrantzitsua Herri Gogoa diskoetxearekin argitaratutako euskal dantzako musika grabazioak dira. Iñaki Beobide Aiert Beobide dantzari eta Haatik konpainiaren zuzendariaren aita da.

Herri-musika sorta

1970eko hamarkadan Herri-musika sorta edo Herrikoi-musika sorta (bi izendapenak erabili ziren) izenekin euskal dantzaren musika bilduma argitaratu zuen Iñaki Beobidek Herri Gogoa diskoetxearen bidez. Argia euskal dantzari taldearen lehen grabaketarekin hasi zen sorta eta ondoren Baztan, Zuberoa, Lizarra, Iruñea, Zumarraga, Lesaka, Laguardia, Arratia eta Luzaideko dantza-musika jaso zen argitalpen horietan. Hona Soinuenea eta Eresbilen katalogoen bidez osatu dugun zerrenda:

Herrikoi-musika sorta.

Herri musika sorta
Herri Gogoak argitaratutako Herri Musika sortako diskak, Dantzariak 4.
1 Argia-euskal dantzari taldea (1970)
2 Baztango dantzak 1 (1971)
3 Baztango dantzak 2 (1971)
4 Zuberoa 1 (1972)
5 Lizarrako dultzaineroak (1972)
6 Zuberoko maskarada (1972)
7 San Fermin - Iruña (1972)
8 Trikitrixa (1972)
9 Zumarraga (1972)
10 Lesaka (1972)
11 Zuberoako Maskaradak (1972)
12 Laguardia (1972)
13 Euskal kantu zaharrak
14 Zantxo Azkarra Pastorala (1973)
15 Arratia (1976)
16 Luzaideko Iantzak 1 (1979)
17 Luzaideko Iantzak 2 (1979)
Lantzko zortzikoa (1977)

Dantzarako musika

Musika sortaren ezaugarri nagusia da jatorrizko herrietako musikariekin grabatuta dantzarako musika dela nagusiki. Maurizio Elizalde, Etxahun Iruri, Leon Bilbao edo Maurizia Aldeiturriaga moduko musikari ezagunak eta hain ezagunak ez diren baina herrietan dantzak jotzeaz arduratu izan direnek egin zituzten grabaketak. Hainbat dantza ezagun jatorrizko herrietako musikariek jota dantzarien eskura jarri zituzten Herri-musika sortaren argitalpenek.

HMS 1 Argia (1970)
1. Belatzarena (2'30) 2. Otsagiko dantzak (6'58) 3. Arizkungo sagar dantza (1'42) 4. Zuberoko branlia (1'08) 5. Leitzako ingurutxoa (4'56) 6. Arratiako alboka (1'58) B: 7. Eaurtako axuri beltza (2'04) 8. Itturingo soka dantza (5'59) 9. Lizarrako larrain dantza (10'39)

HMS 2 Baztango dantzak 1 (1971)
Maurizio Elizalde
1.Sarrera 2. Billantziko 3. Zozuarena 4. Mando zaharrarena 5.Muxikoa 6. Ardoarena 7. Tellarin 8. Txoriarena

HMS 3 Baztango dantzak 2 (1971)
Maurizio Elizalde
Zahar dantza 2. Zazpi jausiak 3. Billantziko txiki 4. Biligarruarena 5. Añoar Haundi 6. Xerri begi 7. Añar xume 8. Baztango zortzikoa

HMS 4 Zuberoa 1 (1972)
Pierre Bordazarre Etxahun Iruri, Juhañe Ager Txakosti, Pierra Ager Garat, Batixta Arabarko Marisantz, Beñat Aranbürü Arhantxet, Jean Pierre Barneise Karrikabürü, Allande Bordazarre Etxahun, Juhañe Txübürü, Jean Pierre Eppherre Etxeber, Pette Etxekopar Lezarte, Gregori Etxegoihen Arhanenborda, Domingo Laxageborde Etxandiber
1. Agur Zuberoa 2. Txirula. Kadrilla 3. Arranoa bortietan 4. Txori erresiñula 5. Txirula. Turken martxa 6. Txorittua norat hua 7. Argizaliak zelutik 8. Zu zira zu 9.Txirula.  11. Txirula. Kristian martxa 12. Xaakua 13. Prima eijerra 14. Txirula. Godalet dantza 15. Ostiraletan duzu 16. Mendi gainetik 17. Zoin eijerra den 18. Txirula. Branlia jausia

HMS 5 Lizarrako dultzaineroak (1972)
1. Baile de la era 2. El desmayo 3. Navarra (jota)  4. Baile de las ballestas de San Juan de Codes 5. La pardilla. diana popular 6. Salida Corporación de Estella 7. Fandango / Arin-arin / Kalejira 8. Diana popular (Tafalla)

HMS 6 Zuberoa 2  (1972)
1.Txirula. Arribada 2. Xarmangarri bat badit 3. Ofizioarena 4. Agur adixkidia 5. Ahaire zahar huntan 6. Txirula. Muxikoa 7. Basaoilarra 8. Eguntto batez 9. Txirula. Aintzina pika 10. Ene maitia barda 11.Txirula. Ostalersa 12. Ene maitia 13. Agur adixkidiak 14. Partitzeko tenoria

HMS 7 San Fermin - Iruña (1972)
1. Salida de bandas 2. Riau-riau 3. Regreso de la corporación de vísperas 4. Diana de San fermín 5. Vals de encierro 6. Vals de encierro 7. Vals de encierro 8. Jota de los toros 9. Vals de gigantes 10. A Navarra 11. Desfilan las peñas

HMS 8 Trikitrixa (1972)
Laja; Zabale; Epelde anaiak; Tapia; Juan; Felix Illarramendi; Primi Erostarbe

HMS 9 Zumarraga
1. Kalejira 2. Zortzikoa 5/8 3. Ezpatadantza 4. Aurreskua 5. Fandangoa / Arin-ariña 6. Kalejira B ALDEA 1. Kalejira 2. Ederregia zera zu 3. Fandangoa 4. Aita San Antonio 5. Gitarra zahartxo bat 6. Fandangoa 7. Arin-ariña 8. Kalejira

HMS 10 Lesaka (1972)
A ALDEA 1. Kalejira 2. Zubi gainekoa 3. Tantirumairu 4. Zantxo monona 5. Neska dantza 6. Olentzero 7. Goazen belenera 8. Atoz gugana B ALDEA 1. Iñauterietako kanta 2. Labaiengo ingurutxoa 3. Jota 4. Euskalerrian jaio 5. Zaharrak eta gazteak 6. Txakaingo zortzikoa 7. Toberak

HMS 11 Zuberoako Maskaradak  (1972)
1. Sarrera 2. Barrikada haustia 3. Muneiñak 4. Kestuen dantza 5. Xorrotx dantza 6. Kauteren dantza 7. Buhame jaun dantza B ALDEA (Herrikoiak) 1. Lapurtar motxak 2. Makil dantza 3. Zazpi jauziak 4. Xibandriak

HMS 12 Laguardia (1973)
1. Alegre amanecer 2. Danzas de la tremolación de la bandera 3. Fiestas de San Juan (kalejira) 4. Danza del árbol 5. Al rayar el dia 6. El chulalai (Danza de San Blas) 7. Danzas de Elciego 8. Troqueados de San Vicente 9. Danzas de Villabuena 10. Troqueados de Laguardia B ALDEA (Herrikoiak) 1. Kalejira 2. Tierra caliente (cumbia) 3. Yo la jota cantaré 4. Si con lagrimas pudiera 5. Lo que en Laguardia se canta 6. Se pasean los Canarios 7. Castillos tiene Laguardia 8. Corriendo los melonares 9. Alborada 10. Jota de Laguardia (la riojanita)

HMS 14: Zantxo Azkarra Pastorala (1973)
Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri
1.Lehen pheredikia 2.Satanak 3.Artzainak 4.Kurra: Sortu guztiek  B ALDEA 1.Kurra: Ibarrak  2.Serbitzariak 3.Satanak 4.Batalla 5.Zantxia / Aingeruak 6.Kurra: Zelu urdin 7.Azken pheredikia

HMS 15: Arratia (1976)
Leon Bilbao, Maurizia Aldeiturriaga, Benanzio Bernaola, Patxi Bilbao, Sabino Bilbao, Oihartzunak.

HMS 16 Luzaideko Iantzak 1 (1979)
1.Lehenbiziko martxa / bolant-iantza / antrexatak 2.Muxikoak 3.Bigarren martxa / bolant-iantza / antrexatak 4.Zazpi-jauziak 5.Hirugarren martxa / bolant-iantza / antrexatak 6.Lakartarrak  B ALDEA 1.Laugarren martxa / bolant-iantza /antrexetak 2.Ahuntxa 3.Hegi 4.Bostgarren martxa / bolant-iantza / antrexatak 5.Lapurtar-motxak 6.Seigarren martxa / bolant-iantza /antrexatak 7.Marianak 8.Ostalerrak

HMS 17  Luzaideko Iantzak 2 (1979)
Katalina 2.Ainhoarrak 3.TeillagorrI 4.Alemanak 5.Gau-aiñerak 6.Polka-pik 7.Esku-iantza B ALDEA 1.Polka 2.Ezkotix 3.Mazurka 4.Vals 5.Xoxuarenak 6. 1en. Kontradantza 7. 2en. Kontra-iantza 8. 3en. Kontra-iantza 9. 4en. Kontra-iantza

Lanzko zortzikoa; Jostaketa dantzak (1977)
Maurizio Elizalde
1.Lanz-ko miel otxinen dantza 2.Lanz-ko mutildantza 3.Soka dantza 4.Baztango eztai soinua 5.Eztaietako bertsoak B ALDEA 1.Arizkungo sagar dantza 2.Esku dantza 3.Zurrume dantza 4.Itsas dantza 5.Paxa dantza 6.Katadera dantza 7.Sartai dantza 8.Saskito dantza 9.Bizkar dantza 10.Ipurdi dantza

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.