Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Jairik-jai

Dokumentuaren akzioak

Jairik-jai

Azken urteotan uztaileko bigarren hamabostaldia atzerrira bidai bat egiteko probesten genuen. Aurten "lugorri" egitea erabaki dugu eta bidaiaren ordez, jairik-jai ibili gara San Ferminak ezkeroztik. Barakaldoko festak izan ziren lehenik, Tuterakoak gero eta Baiona-koak helduko dira azkenik. Ondoren, oporrak.

Asteburu honetan Tuteran izan gara bertako Beterri peñak gonbidatuta. 25. urteurrena egiten dute aurten, eta jaietako egun bakoitzean ekitaldi bat antolatu dute, tartean gure emanaldia.

Txikien taldeko dantzaririk gazteenek, handien taldeak eta fanfarreak osatu zuten erriberako hiribururako "espedizioa". Esperientzia polita izan zen: elkar hobe ezagutu, dantzari handiekin dantzatuz txikiei ilusioa piztu, jan, jolastu, dantzatu...

Nagusiek Jaurrietako neska-dantza, Otsagabiako dantzak eta Auritz-eko ingurutxoa dantzatu zituzten. Txikiek berriz, Gorularien dantza, TxontxongiloIribas-ko ingurutxoa, Zuberoako makil-dantza eta Jaurrietako neska-dantza nagusiekin batera.

Beterri peña-koei gure esker onik beroena Tuteran egin ziguten harreragatik: hamaiketakoa eman ziguten dantzatu aitzin, eta ondoren, bazkari ederra. Haiek nahi dutelarik, itzuliko gara, dudarik gabe!

Hemen Tuterako emanaldiko argazkiak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.