Dokumentuaren akzioak
Jairik-jai
Duguna - Iruñeko dantzariak
Azken urteotan uztaileko bigarren hamabostaldia atzerrira bidai bat egiteko probesten genuen. Aurten "lugorri" egitea erabaki dugu eta bidaiaren ordez, jairik-jai ibili gara San Ferminak ezkeroztik. Barakaldoko festak izan ziren lehenik, Tuterakoak gero eta Baiona-koak helduko dira azkenik. Ondoren, oporrak.Asteburu honetan Tuteran izan gara bertako Beterri peñak gonbidatuta. 25. urteurrena egiten dute aurten, eta jaietako egun bakoitzean ekitaldi bat antolatu dute, tartean gure emanaldia.
Txikien taldeko dantzaririk gazteenek, handien taldeak eta fanfarreak osatu zuten erriberako hiribururako "espedizioa". Esperientzia polita izan zen: elkar hobe ezagutu, dantzari handiekin dantzatuz txikiei ilusioa piztu, jan, jolastu, dantzatu...Nagusiek Jaurrietako neska-dantza, Otsagabiako dantzak eta Auritz-eko ingurutxoa dantzatu zituzten. Txikiek berriz, Gorularien dantza, Txontxongilo, Iribas-ko ingurutxoa, Zuberoako makil-dantza eta Jaurrietako neska-dantza nagusiekin batera.
Beterri peña-koei gure esker onik beroena Tuteran egin ziguten harreragatik: hamaiketakoa eman ziguten dantzatu aitzin, eta ondoren, bazkari ederra. Haiek nahi dutelarik, itzuliko gara, dudarik gabe!Hemen Tuterako emanaldiko argazkiak.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Kezka dantza taldea on Iñaki Dominguez Zilbeti joan zaigu
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.





