Orain arteko ekarpenak
Angel Gereka dantza-maisu zarauztarra hil da
2025/08/26
Larunbatean hil zen Zarautzen Angel Gereka Etxaniz, dantzari eta dantza-maisu zarauztarra, 90 urte zituela.
Zarauzko dantzaren ezinbesteko erreferentea izan da Angel. Gerra-ondoko lehendabiziko dantza taldean aritu zen, Irrintzi taldean. 1950. urte inguruan elkartzen hasita, dantzari eta txistula...
Feminismoaren diskurtsoa, futbola eta euskal kultura
2024/03/05
Gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasunaren inguruan, elkarrizketa egin berri diote Rafa Nadal tenislariari. Hautsak harrotu ditu zutabegile batzuen artean hark emandako erantzunek, besteak beste, esan duelako berdintasunaren alde dagoela baina ez emakumezkoei egiten zaizkien oparien alde. Iz...
Gabon-garaia: azken hamar urteei begiratu bat (2008-2018)
2018/12/19
1. Abiapuntua
Xabier Alberdi Lonbide lagunak eta biok Zarauzko folklorearen inguruko ikerketa-lana argitaratu genuenetik bederatzi urte pasa dira, eta une egokia iruditu zait hauxe orduz geroztik eman diren aldaketa batzuei erreparatzeko. Gabonak gainean ditugunez, eta Gabon-garaiaz urtero daukag...
Folklorea uda garaian
2017/10/28
San Simon eta San Juda, joan zen uda, eta negua heldu da.
Kopla zaharrari kasu eginez, eta beheko argazkiari begiratuz – non ikusten baita Zarauzko Narrosenean jendea erruz, beraneante aberatsek ordaindutako txokolatea hartuz udako azken festa ospatzen urriaren 28an, San Simon eta San Juda egunea...
Erreseina: Luku, Antton. Libertitzeaz
2015/01/29
Antton Lukuren Libertitzeaz liburuaren aipamena egiten hasi aurretik, behar da kontuan hartu zein den egilearen jatorria eta haren kultur ikuspegiaren abiapuntua. Jatorria Baxenafarroako kultura euskalduna litzateke, Lukuk, dantzatik abiatuz, antzerkian murgilduta ezagutu duena. Egilearen kultur ik...
Gomezago eta Olentzero
2014/12/17
Prentsan irakurri dut Zumaian Gomezagoren inguruko ipuin bat idatzi berri duela Josu Waliñok, Gomezagoren gutuna izenekoa, eta Baleike Kultur Elkarteak argitaratu duela . Gomezago pertsonifikatu nahi izan du egileak, abesti batean aipatzen den Zumaiako pertsonaia hori, “Olentzeroren antzekoa” omen...
Dantza talde eredu baten bila
2014/06/13
Dantza taldeak bidegurutzean somatzen ditudan honetan, haietako askok aurreko mendearen bukaeran indartu eta finkatu ziren erreferentziak gidari dituztela eta berriak sortzeko ahaleginean, etorkizunerako baliagarri izango den erreferentzia-sistema baten bila abiatu naiz artikulu honetan. Azken berrogei urteetan eman diren aldaketei erreparatu eta gero, taula batean eredu bat proposatu dut, oso goi-mailakoa, alegia zehaztasunetan batere sartu gabe, hausnarketa bidean dauden taldeentzat baliagarri izango den esperantzan. Hiru ardatz ditu teorizazioak: dantza-irakaslearen inportantzia taldean; dantzarako eta zuzenean jotzen duten musikarien aportazioa; eta taldearen izaera herriko foklorearen baitan, kalerako nahiz plazarako bokazio nabarmenez. Dena dela, eredua huts-hutsean baino, haren inguruko hausnarketa da bilatzen dudana; horretarako, gertuan ikusi eta bizi izan ditudan gertakariak hartu ditut aintzakotzat.
Haur-folklorea ala folklorearen infantilizazioa?
2009/10/27
Aspalditik nuen folklorearen infantilizazioaz hitz batzuk idazteko gogoa, eta uda parteko trankilidadeak horretarako patxada eta egokiera eman didanez, gordean neuzkan burutazioak ordenatu, azken asteetan gertatutako pasadizo batzuk aitzakia hartu, eta lerro hauek osatu ditut.
Antton Bastida, Eresoinkako txistulari izan zena hil da
2009/10/07
Asteburu honetan, Antton Bastida txistulari donostiarra hil da, 91 urte zituela. Antton Bastidaren txistulari jarduna, gerra garaian, ordurako atzerrian zegoen Eusko Jaurlaritzak eratutako Eresoinka talde kulturalagatik da, batik bat, ezaguna. Talde hura, jakina denez, Europako antzokietan barna ibili zen "enbajadore" lanetan, kulturaren bidez euskaldunen egoera azaltzen eta salatzen, europarren bihotza bigundu nahian; dantzari, txistulari, kantari eta hainbat laguntzailez osatutako talde erraldoia zen Eresoinka.
Dantza-estiloaren transformazioaz hitz batzuk
2008/12/11
Uda partean, hasi ekainetik eta irailaren bukaera bitartean, bada oraindik dantza-erromeria ikusteko eta disfrutatzeko aukerarik gure bazterretan. "Erromeria" hitzaren esanahia oso zabala izanik, esan beharko dut artikulu honetan nolabait ere "estilo zaharreko" erromeriaz ariko naizela, edo sikiera guk estilo zaharrekotzat jotzen dugun erromeri klase horretaz: trikitixaren erritmora, auzo txiki edo mendialdeko ermita baten gerizan, fandangoa eta arin-arina bata bestearen atzetik "mandioko eran" dantzatzen diren erromeri horietaz alegia.
Orain arteko erantzunak
Xabier Etxabe - Folklorea uda garaian
2017/11/01
Oier eta Amaiur, konforme nago egin dizkidazuen komentarioekin, eta eskertzen ditut zuen hitzak. Nahiz eta artikulua laburra ez izan, hainbat ideia kanpoan utzi behar izan [...]
Xabier Etxabe - Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko
2017/09/13
Orioko irudi horiek direla-eta, pare bat gauza nahi nituzke esan. Urtebete edo izango da argazki horiek aurrenekoz ikusi nituela; Orioko Eneko Dorronsoro dantzariak erakutsi zizkidan, [...]
Xabier Etxabe - Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan
2017/07/26
Egun on denoi. Zahagi-dantzak bezainbeste, "dantzaurrea"k eman dit ba niri atentzioa. Xabier Alberdi lagunak ohartarazi ninduen Zarautzen "dantzaurria" ere esaten zitzaiola garai batean, gerora "aurreskua" [...]
Xabier Etxabe - Santibate edo Martin beltza gogoan
2017/02/03
Ez neukan testua hau lehendik irakurria eta... hori da hori lezioa! Antton Lukuk beti eramaten baikaitu ondo ezagutzen ez ditugun, baina, noiz edo noiz geureak [...]
Xabier Etxabe - Iruñeko Baltasar: korapilatutako mataza
2016/01/05
Hiru Errege datoz Kale Nagusitik, tripa ardoz beteta, ezin egon zutik; Meltxorrek heltzen dio Gasparri besotik, ez muturrez aurrera eroritzeagatik. Gipuzkoa aldean, antzekoak diren hainbat [...]
Xabier Etxabe - Zarautz: Dantza soltea 1952
2015/11/19
Ia seguru esango nuke irudi horiek Zarauzko Euskal Festetakoak direla. Garai horretan indar handia izan zuten dantza-suelto txapelketek Euskal Festetan, eta Zarautzen sortu berria zen [...]
Xabier Etxabe - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/17
Ni ere pozten nau notiziak. Zorionak bioi!
Xabier Etxabe - Joxemiel Bidadorren omenezko pastorala prestatzen ari gara Iruñean, urrirako
2015/05/09
Poza ematen du oraindik ere taldeak era horretako abenturetan murgiltzen direla ikusteak. Animo, Aritz eta konpainia, eta eutsi goiari!
Xabier Etxabe - Guillermo Altuna dantza-maisua hil da
2014/10/08
Nik ez nuen Guillermo Altuna ezagutu, baina azken aldian hil diren dantza-maisuen inguruan irakurtzen ari naizenak, hainbat gogoeta sortu dizkit. Oierrekin izandako elkarrizketa batean sortu [...]
Xabier Etxabe - Teknikaren gailurra eta dantzariaren linea
2013/07/09
Niri ere iruditzen zait nire birramona Bittori zenak eta "Artzaya"k egindako dantza-apustuak ez lukeela gaur lekurik izango; edo, izatekotan, xelebrekeria moduan. Eta ez dira hainbeste [...]