Dokumentuaren akzioak
3.2 Sinple eta doble: arin-arina
![Pausoka dantzan Pausoka dantzan](https://dantzan.eus/kidea/pausoka/@@images/b4d7f519-6847-45f9-bf75-2735e4f202dc.jpeg)
Arin-arina modu ezberdinetan dantza badezakegu ere, hemen oinarrizko aldaera bat azalduko dizuegu. Arin-arina bi urrats nagusitan antolatuko dugu: batetik, puntapioa —gauden tokitik mugitu gabe oinen puntak baliatuz osatuko duguna— eta bestetik, hara-honakoa —gure bi aldeetara desplazatuz osatuko duguna—. Bi urrats molde hauen oinarrian agertuko zaizkigu urrats sinple eta dobleak. Ikus dezagun:
Puntapioa
Urrats doblea dago honen oinarrian. Mugimendua desplazamenduan egin beharrean, esan bezala, tokitik mugitu gabe eginen dugu. Praktika dezagun:
Behin oinarria barneratuta, apaindura txiki bat gaineratuko diogu urratsari. Urrats bakoitzaren bigarren denboran, mugimenduaren ardatz egiten duen zangoaren gainetik gurutzatuko dugu bestea. Badugu puntapioa!
Hara-honakoa
Hara honakorako urrats berdinak erabiliko ditugu, baina beste modu batean antolaturik. Kasu honetan, bi urrats sinple enginen ditugu aldeetara eta urrats doblearekin lortuko dugu mugimenduaren norabidea aldaraztea.
Hara-honakoa apaintzeko, urrats bakoitzaren bukaeran itzuliak balia ditzakegu. Itzuliak urrats doblez egin baditzakegu ere, urrats sinplez eginen ditugu oraingo honetan.
Eta pieza hauek guztiak bakoitza bere tokian jarrita, arin-arin osoa dantza genezake aipatutako urrats sinplea eta urrats doblea erabiliz. Hauen ordena trukagarria da gainera, eta horrek jostatzeko aukera eskainiko digu.
Prest gara dantzatzeko beraz!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
![Pausoka dantzan Pausoka dantzan](https://dantzan.eus/kidea/pausoka/@@images/d28f14b2-e6a0-4771-833a-6fb052a8cb15.jpeg)
Pausoka dantzan
Pausoka dantzan Dantzan.eus eta Euskokultur fundazioaren ekimena da. Dantzaren ikasketan laguntzeko ikus-entzunezko baliabideen bilduma izatea du xede. Dantza molde ezberdinen tutorialak topatuko dituzue bertan, beraz!
Proiektu honek Gipuzkoako Dantzagunearen laguntza jaso du.
Pausoka dantzan: Klik eta dantza!
1. Zortzikoa
1.1 Zortzikoa pausoka
1.2 Zortzikoa dantzan
2. Dantza-jauziak
2.1 Dantza-jauziak: Oinarriak
2.2 Dantza-jauziak: Puntuak 1
2.3 Dantza-jauziak: Puntuak 2
2.4 Dantza-jauziak: Puntuak 3
2.5 Dantza-jauziak: puntu aldairak
2.6 Hainbat dantza-jauzi
3. Sinple eta doble: hamaika dantza
3.1 Sinple eta doble: zortzikoa
3.2 Sinple eta doble: arin-arina
3.3 Sinple eta doble: eskotixa