Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Zuberotarren milagruak

2005/01/28

Berriz ere milagrua gertauko da Zuberoan. Maskarada baten 40 lagun inguruk parte hartzen du. Ondo trebatutako dantzariak behar dira, eztarri fineko kantariak, jendaurrean uzkurtuko ez diren aktoreak, musikariak, pherediku zorrotzak egingo dituzten idazleak,... Altzürüküko gazteek plazaratuko dit...

Gehiago irakurri

IMKE (Informatikaren Menpekotasunak Kaltetutakoen Elkartea)

2005/01/27

Informatikarekin duen harreman zailaren berri eman du Mikel Irizar-ek Sustatun Arrazoi guztia du eta erantzun hau utzi dut bertan: Informatikaren munduak erabiltzaileoi jartzen dizkigun traba eta konplikazioek ez dute parekorik. Erabateko menpekotasuna dugu harekin eta erabiltzaile soilak kolpe...

Gehiago irakurri

...zakua lepuan

2005/01/26

Elurra gustatzen zait. Gaur Gasteizen klasea nuen eta ilusio itzela nuen elurretan leporaino sartzera joateko. Baina ez dute ba suspenditu? Kakati madarikatuok! Gero bost ordu konduziduko dabe pirinioetako azken mendipuntaraino elur bila juteko. Asierrek jarri du Eibarren elurrak utzitako arras...

Gehiago irakurri

2005eko inauterien datak

2005/01/24

Goiz datoz inauteriak aurten eta hasi dira dagoeneko ospatzen zenbait tokitan. Leitza aldean asteburuan egin dute lehen ekitaldia, eta datorren asteburuan Zuberoako maskaradak, Ituren eta Zubietako joaldunak eta beste hainbat abiatuko dira. Hona horietako zenbaiten datak.

Gehiago irakurri 1

Badatoz Altzürüküko maskaradak

2005/01/24

Asteburuan abiatuko dira 2005eko maskaradak Altzürükün. Zuberoan barna hamabi agerraldi egingo dituzte Altzürüküko gazteek, urtarrilaren 30an hasi eta apirilaren 24a bitartean. Hona datak:

Gehiago irakurri 3

Jose Garmendia Arruabarrenaren agurra

2005/01/21

Iztuetaren bizitza eta lanei buruz egindako ikerketengatik nabarmendu zen Jose Garmendia Arruabarrena hil da. 1925ean, Zaldibian, jaio zen eta 79 urterekin hil da.

Gehiago irakurri

Tradizioa eta berrikuntza

2005/01/19

Tradizioa eta berrikuntzaren inguruko iritzi trukea sortu da dantzan posta zerrendan. Abiapuntua Berrian kantari flamenko bati egindako elkarrizketa izan da, kazetariak euskal dantzak orain 100 urte bezala dantzatzen eta interpretatzen direla esaten baitu bere galderan Josu Garatek erantzun ...

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2004ko diru laguntzak

2005/01/19

Koreografia sorkuntza, dantza lanen ekoizpena, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 2004ko dirulaguntzen zerrenda argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Denera 134.784 Euro eman ditu Kultura Sailak.

Gehiago irakurri

Aurtzaka, Goierriko dantzen ikuskizuna

2005/01/11

Ataunen izan nintzen larunbatean, Beasaingo Aurtzaka dantza taldearen Goierriko dantzen ikuskizunarekin gozatzen. Talde xume batekin, baina dantza tradizionalen ezagutza sakonarekin, antzokiaren aukerak eta ikuskizunaren erritmoa sentsibilitate handiz erabilita egin daitekeen saio on baten ered...

Gehiago irakurri

Emakumeak Donostiako kaldereroetan

2005/01/08

Alde zaharreko kaldereroen konpartsan emakumeek ere parte hartuko dute aurten lehen aldiz. Orain arteko konpartsa bi taldetan banatu da, batzuk emakumeak onartuko dituzten eta besteek ez.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Urtubiren bandera-dantza izan zen Donostiako hori

2017/06/15

Bikain Mikel!!!! Aupa zu! Mila esker egindako lan eta misterioa argitzeagatik. Ez dantza bakarrik, dantzaldia, data, dantza-maisua, beste dantzen inguruko xehetasunak. Oso interesgarria eskaini diguzun informazio guztia.

Ohi bezala erantzun batek galdera gehiago ekartzen dituenez, ezin ukatu Jose Urtubi dantza-maisuaren izenak jakinmin handia eragin didala. Bilaketa azkar batek Jose Urtubi kantu-sortzailea eta Donostiako orfeoiaren sortzaileetakoa izan zela erakutsi dit, baina dantzarekin lotuta ez dut besterik aurkitu.

Balezta-dantzari dagokionez, bat nator diozunarekin. Nik ere uztai txikien dantza identifikatu izan dut balezta-dantza izenarekin, baina ohartu gabe nengoen egin duzun interpretazio horrekin. Alegia, akaso uztaiak elkar joz egiten zen dantza beste arku-dantzetatik bereizteko erabiltzen zutela balezta izena.

Dena den, uztai, gezi, arku eta balezta artean, gero eta nahasmen handiagoa daukat (buruan). Lau aipu:

1828. Juan Antonio Urbeltzek (Dantzak : notas sobre las danzas tradicionales de los vascos. Caja Laboral Popular, 1978: 159) ezagutzera eman zuen 1828ko brokel-dantzaren deskribapen batean ez arkurik, ez baleztarik ez da ageri, eta ordea, geziak aipatzen dira.

1840. Bergarako besakardaren urteurreneko festa programan ( https://dantzan.eus/albiste[…]kadaren-urteurrenean-1840an ) euskaraz "gueciac" aipatzen dira, eta gazteleraz "arcos y ballestas".

1858. Jose Antonio Olanok Bilbon 1858an eskainitako emanaldiaren programa aipatu duzu (Irigoien, Iñaki. «Troqueados en Vizcaya». Txistulari 146 - Dantzariak (Ext) (1991): 5–24.) eta hor balezta-dantza ageri eta uztai txikien dantzarik ez.

1858 (?) Joxemiel Bidadorrek ezagutzera eman zuen Jose Antonio Azpiazuren 1858ko deskribapenean berriz, "Los arcos" aipatzen da dantza moduan, baina ondoren, brokelen dantzan, dio brokelak hartzen dira "en vez del arco y la ballesta".

Niri bururatzen zaidana funtsean erabiltzen zituzten tresnak arkuak izan zitezkeela, eta beste guztia (baleztak, geziak, e.a.) erretorika eta literatura dela. Baina auskalo!! Hari hau ere benetan interesgarria!

Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan

2017/06/03

"Elgoibar dantzan" liburuan datorren "bizkaitar erara" aipamen horren jatorria da, hain zuzen, Bilboko dantzari bat Elgoibarren bizitzera etorri eta berak dantzatu eta erakutsi izan zuelako aurreskua urte batzuetan. Elgoibarren bertan ohikoa zen dantzakera, esango nuke, ez zela gaur egungo "Gipuzkoar" edo "Bizkaitar" etiketetan sartzen, toki gehienetan bezala, dezente libreagoa eta indibidualagoa izango baitzen gehienetan.

Oier Araolaza on Polemika Galizian gobernuak Fiturren aurkeztutako dantza-ereduagatik

2017/02/14

Xelebrea da kontua, ze antolatzaileek beraien "marka" bereiztu eta produktu bereizgarriak eskaini nahi izaten dituzte horrelako azoketan, eta ostera, dantza-produktu hauek elkarren traza demasa izaten dute. Talde bera, musika eta koreografia horrekin aurkeztu daiteke datorren urtean Asturiasko, Kantabriako edo Euskadiko estandean, eta inor ez litzateke konturatuko.

Eta ostera, turistak toki horietara doazenean ez zaie interesatzen produktu komertzial homogeneizatu-pasterizaturik, baizik eta bertako produktu (jateko zein ikusteko) natural eta berezkoak.

oier on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/02/01

Nik esango nuke Gerra zibilerarte aurresku-libreak (protokolario formaletatik bereizteko) nahiko ohikoak izaten zirela. Eta testuinguru batzuetan gerra ostean ere iraun zuten bakar-batzuk (Lorenzo San Joanen grabazioetan ikusten diren erakoak). 1910-20ko hamarkadan adibidez, Arraten, Arrate egun arratsaldean ohikoa izaten zen 14-15 soka-dantza dantzatzea, kuadrilla bakoitzak berea. Soka-dantza bera nahiko egituratuta izango zen, baina malgutasuna ere izango zen, eta gero, dantzari bakoitzaren dantzakerari buruz, nik uste dut garai horretako aurresku txapelketek erakusten dutenak lagundu dezakeela irudikatzen:
https://dantzan.eus/bideoak/bergara-1926-02
https://dantzan.eus/bideoak[…]rresku-txapelketa-1923-1928

Baina horrek ez du kentzen zenbaitek aurresku egituratu eta zurrunagoak dantzatu izana aldi berean, eta denen elkarbizitza gertatzea. Badira ia 20 urte horren inguruko pista politak eman zizkidala Patxi Beitiak, Eibarko Kezkako zuzendari izandakoak tarte txiki batean Bermeora ezkondu eta han Alkartasuna dantza taldea sortu aurretik. Patxik hauxe esan zidan:

"Aurreskua zelan egitten zan, Bizkaiko ala gipuzkuar erara?

Libria, nik libria beti egin dot, sasikua esateko, apurtxo bat donostiarra, bilbotarra ta puff, nahastekua. Gregoriok berak ez zekixan aurreskurik, ez dau jakin sekula, eta ipintzen eban beste bat, aiudantia edo, Mendarokua edo… haren zati bat, gero Bizkaikueri atarata beste bat, eta hola… Baiña ajilla egoten nintzan orduan, ensaiau be etxian eta, urte edarrak zertu nittuan. Gero urten neban Zaldibarren subcampeón de Bizkaia. Zaldibarrera presentau nintzan eta ni eibartarra naizela eta ezetz. Baiña azkenian hartu esten eta subcampeón de Bizkaia atara neban. 57 edo 58xan izango zan. Gero, bajatzen juan nintzan konkursuetan, Durangon, Arraten… "

https://dantzan.eus/[…]/iii-elkarrizketak

Nire aitxitxa Juan Arrieta elgoibartarrak ere esana zidan, gerra aurrean behin edo behin berak soka-dantzan, aurreskua edo atzeskua dantzatu izan zuela. Eta inokin ikasi ote zuen, eta nolakoa egin zuen galdetzerakoan (80 urte zituen ordurako) barrea ateratzen zitzaion, berak ez baitzuen inokin ikasi eta beraz, "ahal modukoa, zer zekien berak ba zer egin ote zuen..".

Oier Araolaza on Faustin Bentaberriri omenaldia 1979

2016/10/20

Mixel Aurnagek idatzi zuen Faustinenk "dantzatzeko manera guziz iraultzatu zuela antrexaten teknika zabalduz Garazi aldean".

Miguel Angel Sasgasetak ere antzeko zerbait dio Faustin Bentaberriri buruz "Luzaideko ddantzak" liburuan: "Zuberotarrengandik harturik —Atharratzeko Beñat Elgoyen maisu handiaren adiskide mina zen—, teknika berri bat egokitu zion Jauziak dantzatzeko erari, urrats zenbait antrexatak joz egiten erakutsiz. Era berri horrek arrakasta handia izan zuen gazteen artean Garazin".

Aurnagek gainera zera gaineratzen du: "Lekukotasun batzuen arabera badakigu Fauxtin Bentaberrik aski ongi menperatzen zituela Xiberoko dantzen teknika berri horiek eta noizean behinka bere etxean iragaiten ziren jauzi ensaioetan frisat lehiaketak egiten zituztela".

Bestalde, sistemari buruz diozunari lotuta, Aurnagek zera dio: "Dantza irakaskuntzaren aldetik eta dantzari zahar batzuk diotenez Fauxtinen usaia zen lehenik jauziak urrats ximplez erakustea eta hau ongi menperatua zelarik antrexaten sartzea".

Oier Araolaza on Amparo Sevilla: "Dantza ezazue, baliatu ezazue bizitzak ematen digun aukera eder hau"

2016/09/14

Amparo Sevillak marrazten duen ibilbidearekin oso identifikatuta sentitu naiz elkarrizketa hau irakurri dudanean. Eta iruditu zait gure inguruan ere antzeko ibilbidea egin dutela zenbaitek. Hau da, dantzaren eremu akademiko eta eszeniko batetik abiatuta tokian tokiko tradizio bizietara iristean, teknika eta ikuskizunarekiko interesa gutxitzea eta horren ordez dantzaren arima foko handietatik kanpo dauden dantzariengan aurkitzea. Ni, nire buruarekin konturatzen naiz, ikuskizunaren mundutik gertu jarraitu arren, ikuskizunaren munduak gero eta gutxiago kilikatzen nauela, eta ostera, pretensiorik gabeko tokian tokiko dantza xume baina arimadunek hunkitzen nautela.

Oier Araolaza on Laruns: Bal Ossalois 2016 Mouchicou

2016/09/01

Josu Garate-k aipatu dit ez dela antzematen urratsak markatzen dituzten. Halaxe da, ez zituzten markatzen, beraz, jauziak buruz zekizkiten denek.

Oier Araolaza on Piarres Adamek Olhetako plazan muxikoak dantzatu zituenekoa

2016/08/25

Oporretan Biarnon, Laruns-en dantza-jauziak ikusteko aukera izan dugu, eta Biarnoko jauzietan ohikoak izaten diren artazi edo ostikoak ikustean Piarres Adamen haixturrekin gogoratu naiz. Ez ote du horrekin lotura gehiago Zuberoakoekin baino?

Oier Araolaza on Piarres Adamek Olhetako plazan muxikoak dantzatu zituenekoa

2016/08/12

"haiztur"ak aipatzen dituenean, urrats bakoitza bukatzean egin ohi den "korta" mugimenduaz ari ote da? Hala balitz modu polita da hori izendatzeko! Gaur egur erabiltzen ote da? Edo idazlearen burutazioa izan da?

Oier Araolaza on 60 jaialdi diru-laguntzarik gabe utzi ditu Eusko Jaurlaritzak

2016/06/22

60 jaialdi, euskal kultur sarea osatzen dutenak, antzerkia, dantza, zinea, literatura, musika... kultura mugiarazten dutenak, diru-laguntzari gabe utzi ditu Jaurlaritzak eta gainera antolatzen hasi aurretik laguntzarik ez zela izango jakinarazi gabe. Donostia2016-ren albo-kalteak dira hauek? Baina orduan, zertarako da Donostia2016 horren eraginez kultura sarea deusesten bada???