Dokumentuaren akzioak
Emakumeak Donostiako kaldereroetan
Donostiako auzoetan ateratzen diren kaldereroen konpartsetan ohikoak dira emakumeak, baina alde zaharreko konpartsa nagusian ez, hor emakumeak zingara jantzita bakarrik atera dira orain arte, eta kaldereroen artean gizonezkoak soilik. Iaz emakumeen parte hartzearen aldeko kontzentrazioa eta pankartak egon ziren kaldereroetan, eta aurtengorako eztabaida eta negoziazio gogorrak egon dira.
Azkenean honako hau gertatu da. Alde zaharreko kaldereroak bi taldetan banatu dira eta bakoitzak bere elkartea sortu du: "comparsa tradicional" eta "comparsa primitiva". Tradizional izenekoak emakumeak onartzen dituzte beren konpartsan eta primitiba izenekoek ez. Konpartsa tradizionalak (mixtoa) ordubete aurreratu du bere irteera (21.30etan aterako da) eta primitibak 22.30etan irteten jarraituko du. Prentsan irakurri ahal izan dugu bi taldeek ordutegian izandako akordioaren berri.
Portzierto, aurten ohi baino lehenago iritsiko dira kaldereroak Donostiara. Kandelaria (otsailak 2) ondoko lehen larunbatean iritsi ohi dira kaldereroak Donostiara normalean, baina aurten inauteriak oso goiz iritsiko direnez, kaldereroak kandelaria aurreko larunbatean izango dira, urtarrilaren 29an.
Dokumentuaren akzioak