Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Filipe Oihanburu bisitan

2009/05/06

Orain pare bat hilabete Le Journal du Pays Basque-en irakurri genuen Filipe Oihanburu dantza eta abesbatz zuzendari ezagunak liburu berria idatzi zuela bere ibilbideen berri emanez. Artikuluan bertan esaten zuen liburua erosi nahi zuenak berari idazteko. Arantzak idatzi zion, ordainketa nola egin ...

Gehiago irakurri

Eta dantza horrek zer esan nahi du?

2009/04/24

Zenbat aldiz galdetu ote didaten dantza baten ondoren "...eta horrek zer esan nahi du?". Askotan "Ezer ez. Dantza da." erantzun nahi izan dut, baina beste azalpen metafisikoagoetan galdu izan naiz, hori erantzunez gero dantzari balio gutxiago emango diotela beldurrez. Delfín Coloméren testu bat ir...

Gehiago irakurri

Erregeek ekarri digute dantzanTV

2009/01/14

Orain urtebete pasa blogean sarrera bat idatzi nuen " Dantza, telebista eta Internet: 2008an bai ala bai " izenburupean. Bertan esaten nuen "Ea dantzan.com-en bideoa normaltasunez integratu eta dantzanTV balizko baterantz urratsak ematen ditugun". Dantzari buruzko webgune batean letrak eta argazkiak...

Gehiago irakurri

Kultura Plana eta dantzaren alorreko akzioak

2009/01/08

Pasa den abenduaren 17an Eusko Jaurlaritza sustatzen ari den Kultura Planaren dantza alorreko talde eragilearen bilera izan genuen Gasteiz, Lakuan. Honakook parte hartu genuen bileran: Iñaki Gomez - EJ Imanol Arana - EJ LIbe - Kualitate Lantaldea Lide Arana - Gip. Diputazioa Xabier M...

Gehiago irakurri

Esne-berbak eta dantzaren neurria

2009/01/07

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 2009rako aurreikusi dituen diru-laguntzen kopuruen berri etorri da egunotan komunikabideetan. Jaurlaritzak kultura sustapenerako 9 miloi euro bideratuko dituela da albistea nagusia han eta hemen . Diru  hori alorka nola banatuko den ere erakutsi digute. Eta ni...

Gehiago irakurri

Goroldioa kendu ezinik

2008/12/31

Tradiziotik abiatzen diren lan berrien uzta oparoa izan da aurten ere. Kukai-Tanttakak Sarrionandiaren poesia jarri du dantzan. Iparraldean dantza sorkuntza bizi-bizi dago. Besteak beste Anaigazteak, Arrola eta Aitzindariak elkarteek ikuskizun berriak plazaratu dituzte. Ekarpen berriek adina, edo ge...

Gehiago irakurri

Udazkenaren tronoan

2008/12/12

Artikulu hau entregatu behar nuen goizean, abenduaren lehenean,  iritsi zait Mikel Laboaren heriotzaren abisua. Zirriborratuta neuzkan lerroei azken errepasoa eman eta bidaltzea baino ez zitzaidan geratzen, baina albiste mingarriaren argira hain ergelak gertatzen zitzaizkidan aurretik idatzita...

Gehiago irakurri

Bralia eta buhameak Barkoxen

2008/11/11

"Ohidüra eta sorkuntza Zuberoan" jardunaldia burutu da Barkoxen azaroaren 8an Eusko Ikaskuntzak antolatuta. Buhameak, bralia eta soinulariak izan ditu mintzagai Jean Mixel Bedaxagar-ek, Nicole Lougarot Buhameetaz aritu da, Patrick Queheillek Zuberoako dantza sorkuntzaren errepasoa egin du eta Mixel Etxekopar-ek Etxebarre filma aurkeztu du.

Gehiago irakurri

NASA, Amorebietako udala, FBI eta dantzan.com

2008/11/07

Ostiralean Stargate probatzeko aukera izan nuen. Hor ibili nintzen, atzera eta aurrera, planeta gorrira salto egin eta asteroide grisera itzuli. Maite pozik dago, eta ez da harritzekoa, lantokiko paretean egindako zuloa borobil-borobila geratu da. Berehala ikusiko dugu Isabel Preysler nos muest...

Gehiago irakurri

Olinpiar dantzak

2008/09/12

Londresen urduri daude. Eta jendea urduri jartzen denean eztabaidan hasten da. Horrela baietz eta horrela ezetz. Badute arrazoirik urduri jartzeko. Suerte txarra da gero Olinpiar Jokoak txinatarren ondoren antolatu beharra. Azpiegiturak txukun prestatuko dituzte, bisitariei harrera egiteko ez dute ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Oñati 1967 aurreskua

2019/10/09

Ze polita! Eta Alejandro Irizar kapitaina dantza-maisu moduan soka-dantza zuzentzen ikustea ze ona!

Eta aizue, aurreskuak (hasieran ezkerrean dagoena) egiten dituen jirak ez dira oso bitxiak! Ez diozue jira galdu tankerarik hartzen? Oin bakarretik abiatzean da eta oin bakarrean bukatzen du, jira galduak Iztuetak definitzen dituen moduan, ez?

Oier Araolaza on Julietaren titia eta tradizio turistikoen asmazioak

2019/10/09

Halaxe da bai, Xabier! Dena den, dantza taldeetan sikiera negozioa egiten asmatu izan bagenu! Baina hori ere ez! ;-)

Oier Araolaza on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Ezagutza, ekarpen eta intuizio handiko gizona joan da. Danzanteen eta ezpata-dantzen tradizioen ezagutzaile bikaina, ez testuetan bakarrik, baita tokian tokiko erritoetan ere, penintsulan hainbat kilometro egin baitzituen hango eta hemengo dantzak bertatik bertara ikusiz eta gozatuz. Doluminak familia eta lagunei Eibartik.

Oier Araolaza on Dantza-espezie bat galzorian?

2019/07/01

Hernaniko Kronikak argitaratutako artikulu honetan Carlos Sanchizek esplikatzen du 54 urte pasa dituela aurreskua antolatzen eta aurten ebakuntza egin diotela. Hori ikusita otsailean jarri zela harremanetan Udalarekin aurreratuz aurten ezingo zuela antolatu, udala kargu egin eta beste norbait aurreskua antolatzen hasi zedin. Sanjoanak etorri eta aurreskurik ez da izan.
https://www.kronika.eus/[…]/

Akelarre erridikulu eta ameskeriaz betetako solstizio-festa zentzugabeak gero eta indar handiago hartzen ari diren bitartean, altxor eta gutizia preziatuenak galtzen uzten ditugu.

Oier Araolaza on Akademizismora konbertituak, kolonialismo kulturalaren borreroak

2019/03/21

Mila esker zuen erantzunengatik Xabier eta Agustin. Azken aldian bi musikari gazteren berri izan dut, bata jazzaren munduan murgildua, bestea musika experimentazioan ari dena, eta biek ala biek herri-musika eta kantak ongi ezagutu eta maite dituztenak, haietan murgilduta bere sormenerako baliatzen dituztenak. Gutxiespenik gabe, baizik eta tradiziozko musika gozatuz, beren ezaugarri bereizleak balioan jarriz eta haietatik edanez beren ekarpenak egiteko. Beraz, akademizismotik kanpo bada itxaropenik!

Oier Araolaza on Arizkun 1974 Zortzikoa eta soka-dantza

2019/01/23

Beste behin dantza grabaketa ederra Raices-en altxorretik, Manuel Garrido Palacios-i esker eta Baztango dantza ondare zoragarriaren erakusgarri. Hainbat kontu azpimarratu litezke. Zortzikoa zein ederki markatzen duten danbolinausiek, soka-dantza nola ateratzen duten aitzineskuak neskak sokan direla, Maurizio Elizalderen zortziko segida ederra, doinu batetik bestera jauzi eginez, tartean Gipuzkoako makil txikien dantzarako erabili izan den zortzikoa joz, zapiz lotutako sokan egiten duten karakoiltzia, e.a. Gorputzen dantza ederra, eta mingain-dantza eredugarria: gazteleraz galdetzen dio Manuel Garrido Palacios-ek Jabier Larralderi, eta euskaraz erantzuten dio Jabier Larraldek. Manuel Garridok kultura tradizionalarekin erakusten zuen sentsibilitatea hizkuntzekin ere aplikatzen zuela antzematen da hor.

Oier Araolaza on Gabon-garaia: azken hamar urteei begiratu bat (2008-2018)

2019/01/22

Alegia, Gabonetako izpiritua 2 milioi euro direla.

Oier Araolaza on Soka ez da eten, baina agintari gorenak sokatik kanpo kokatu dira

2018/11/28

Eskerrik asko zuri Patxi, iruzkinagatik. Bigarren desafioko une horri buruz, kasualitate hutsa izan zen. Gurutzatutako desafioa horrela dantzatzen da Oñatin: aurrera begira hasi, elkarri begira jarri eta gurutzatu, parekoaren gonbidatuari begira dantzatu, elkarri begira jarri eta berriz gurutzatu eta nork bere bikoteari begira dantzatu, eta hasi bezala bukatu, aurrealdera begira azken pausoak eginez. Oñatiko 2014ko Korpus igandeko aurreskuan ikusi dezakezu gurutzatuz egiten den desafio hori, 20. minututik aurrera.
https://dantzan.eus/[…]/onati-korpus-dantzak-2014-aurreskua

Esango nuke, gertatu zen arte inor ez zela ohartu hasierako eta bukaerako pauso horiek agintariei begira geratuko zirenik, izan ere, agintariak sokan izatea zen asmoa, ez udaletxe azpian.

Oier Araolaza on Bilaka: Saio Zero

2018/11/20

Euskal dantzarion konplexuak eta lotsak azken batean. Ez ditugu gure dantzaren gaitasunak ezagutzen eta ez dugu gure dantzaren gaitasunetan sinesten, beraz, modernizatu, mestizatu, nahasi, homologatu beharra sentitzen dugu behin eta berriz.

Oier Araolaza on Lizartza 2018 dantza-soka

2018/09/13

Asko poztu nau Lizartzan aurreskua bizi-bizi mantentzen dutela ikusteak.
- Janzkera gustatu zait. Allkondara zuri (nork berea), bakero pegatuak, zapia eta abarketak. Sinplea eta erangikorra, tradizio-eguneratua eta erosoa.
- Axeri-dantza arin-arina eran dantzatuta polita da.
- Txistulariak zubipetik pasatzea kontu bitxia da, norbaitek badaki beste inon egiten den?
- Aurresku-atzeskuaren dantzak, molde zaharrean mantendu diren Berastegi, Lesaka edo Berakoen airea dute, oso politak dira. Dantzakera soila eskatzen dute nire ustez, mugimenduak estilizatzen joanez gero grazia galtzeko arriskua dago.
- Txapelik gabe egiten dituzten agurra bukaerako keinu toreroak (9:00) edo desafio hasieran (13:35) txapelak kentzeko egiten dituztenak aztarna koreo-arkeologiko kuriosoak dira benetan.
- Dantza-lekua nahiko arraroa gertatzen da, belardian, kale edo plazaren babesik gabe, jendea arkupeetan terrazan jarrita, sentsazio hotza sortzen du.
- Kalejira korro itxian egitea ez da oso ohikoa gaur-egun eta poztekoa da hori mantentzen ikustea.
- Interesgarria da soka-dantza bukaeran egiten dela kalejira eta ondoren direla fandango eta arin-arina (pastak eta atsedenaren ondoren), nahiz eta bukaera-bukaeran berriz kalejira errepikatu. Kalejira fandango aurretik egitea orden lojikoa da, ze fandango arin-arina soka-dantzan (barkatu, dantza-sokan) sartutako azken piezak dira, eta kalejira aurretik zegoenez, orden hori mantendu da eta atsedena erdian jarri, eranskina bereiztuz.
- Arin-arineko bueltetan txalo egiteko moda horrek ez nau konbentzitzen, baina badirudi errotuta dagoela inguru batzuetan.