Orain arteko ekarpenak

Dantza, hainbatetan hizkuntza ordezkatzen duena identitate osagai moduan...

2014/09/22

Dantza, hainbatetan hizkuntza ordezkatzen duena identitate osagai moduan...
Bernardo Atxagak, Eskoziaren independentziarako gogoen azpian egon daitezkeen arrazoiak aztertzen honakoa idatzi du: "la danza, que tantas veces sustituye a la lengua como elemento identitario, era socialmente tan importante que hasta los jóvenes de Japón y de Pakistán que estudiaban en la Univer...

Gehiago irakurri

Ipurbeltz

2014/09/12

Ipurbeltz
Belea ikusi eta muturra okertu, dena da bat. Zozoa naiz, bai horixe, eta zurikeriatan saiatu arren, abilagoa naiz belzten orroa. Hizkuntzalariak deskribatze lanetara mugatu beharko luketela pentsatzen duenetakoa naiz, eta hizkuntzaren eguneratze, berritze eta sortze lanak hiztun eta sortzaileen mih...

Gehiago irakurri

Dantza festaren erdian: San Esteban egunez Beran

2014/08/05

Dantza festaren erdian: San Esteban egunez Beran
Plaza mukuru beteta dagoela iritsi dira dantzariak, txistulariak, udal ordezkariak, banderaria, laguntzailea eta segizio osoa Herriko Etxera. San Esteban eguna da Beran, jai egun handia, eta goiz parteko emanaldi nagusia eskaintzera doaz dantzariak. Bandera-dantzaren ondoren egingo dituzte bordon-...

Gehiago irakurri 1

Emakumeak euskal dantza erritualetan: gertatzen ari da

2014/08/01

Emakumeak euskal dantza erritualetan: gertatzen ari da
Poliki-poliki ari dira txertatzen emakumeak euskal dantza tradizionaletan, baita tradizio zahar eta erritualetan ere. Iaz besteak beste Deban, Villabuenan eta Tolosan izan zen, aurten Villabonan izan dira, asteburuan Beran gertatuko da. Baztanen badira zenbait urte mutil-dantzetan emakumearen parte...

Gehiago irakurri 1

Gregorio Monreal: "Gure ereserkia minuetto bat da, burua makurrarazten duen dantza mota hori"

2014/08/01

Gregorio Monreal: "Gure ereserkia minuetto bat da, burua makurrarazten duen dantza mota hori"
Grazia egin dit esaldiak. Sinboloen eta gizartearen arteko loturak lausoak izaten dira maiz, arbitrarioak ere bai, baina beste batzuetan badirudi txakurra eta nagusiaren arteko esaera — berandu baino lehen txakur orok bere ugazabaren tankera (ala alderantziz da? ;-) hartzen duela — bete egiten de...

Gehiago irakurri

Tradizioa Europako kultur hiriburutzan

2014/06/26

2014an Europako Kultur Hiriburutza du Rigak, eta han egiten ari denari buruzko erreportajea ekarri du Berriak:  Kultura, hiria eraldatzeko bide (Berria, 2014-06-25). Honako ahapaldi honekin egin dut topo bertan: Programazioaren inspirazio iturri garrantzitsuenetako bat Letoniako tradizioak dir...

Gehiago irakurri 1

Dantzaren komunikazioa sarean, dantzan.com, facebook eta horien inguruko kontuak

2014/06/05

Dantzan.com-en parte hartu eta ekarpenak egiteko modua erraztu eta erakargarriago egiteko hobekuntzak egiten ari gara azken hilabeteotan.  Funtsean, dantzan.com-en hasiera hasieratik sustatu nahi izan dugun parte-hartze eredu irekia da orain ere bilatzen duguna. Dantzan.com-eko lehen bertsioan da...

Gehiago irakurri

Irudimentsuak

2014/03/31

Irudimentsuak
Antzerkilariak eta dantzariak ameslariak gara ofizioz; irudimena ohiko lantresna dugu. Behin, sabaia eta lurra besterik ez zituen tailer itxurako orube sakon eta ilun bat erakutsi ziguten, eta guk oso erraz irudikatu genuen bertan aspaldian desio genuen eskola. Burdin erdoildu eta porlan belztuz betetako bazterrera seinalatuz “hemen ikasgelak izango dira eta han entsegu-gelak” esan ziguten. Guk zoko ilunera begiratu eta ikusi egin genituen ikasgelak, entsegu-gelak, eta haietan ikasleak ikusi genituen: aktore, teknikari eta dantzari izan nahi zuten gazte eta ez-hain gazteak ziren, beren buruak prestatzen, trebatzen ari ziren han bertan, gure begien aurrean.

Gehiago irakurri

Kultura Auzolanean: Kulturaren Euskal Plana 2014-2015 aurkezpena

2014/03/25

Kultura Auzolanean: Kulturaren Euskal Plana 2014-2015 aurkezpena
Bilbon izan naiz gaur, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak egin duen Kultura Auzolanean planaren aurkezpenean. Kulturaren Euskal Planaren oinordeko izateko asmoz abiatu duten egitasmo honen nondik norakoak azaldu dituzte Kultura saileko arduradunek, eta horren inguruan lehen inpresio trukea izan dugu.

Gehiago irakurri 1

Emakumeak Euskal Herriko inauterietan

2014/03/20

Emakumeak Euskal Herriko inauterietan
Emakumeak inauterietan gaiaren inguruan argazkiak egiten aritu da inauteriz inauteri Gari Garaialde argazkilaria. Argazkiei laguntzeko testu bat idaztea proposatu zidan Garik. Lan horren emaitza argitaratu du orain Argia astekariak: Emakumeak Euskal Herriko inauterietan.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Anonimoak - Antzuola: trokeo-dantzak 1997

2011/03/02

Aiba, konturatu gabe nengoen! Ze ona! Askotan kritikatu izan ditut space invaders-ak baina kasu honetan bisualki trabarik ez egiteko ahalegina txalotzekoa da.

Anonimoak - Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza

2011/02/08

Esango nuke ereduak ez direla osotasunean hartu eta erabiltzen, baizik eta interesatzen zaizkigun zatiak bakarrik "bildu" eta "erabiltzen" direla. Bakoitzak "hautatu" egiten du garai eta [...]

Anonimoak - Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza

2011/02/08

Julen, hizkuntza jarri duzu adibide eta niri gustatzen zait hizkuntza erabiltzea adibide moduan, baina beste modu batera planteatuta. Hizkuntzak tradizioak dira bai, eta etengabe bizi [...]

Anonimoak - Zubieta - Ituren: joaldunak eta mozorroak 2011

2011/02/03

Niretzat ere inauteri kuttunak dira Ituren eta Zubietakoak. Noizbait inauteriak zer izan ote ziren ulertzeko beharrezko bisita. Gu asteartean izan ginen Ẑubietan, eta mozorro eta [...]

Anonimoak - Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza

2011/02/03

Ulertzen ditugu Mikelue eta Izar esandakoak, eta zinez eskertzen ditugu ekarpenak. Aipatzen dituzuen kontu horiek ezagutzen ditugu, eta horregatik jaso dugu bideo hau, horren berri [...]

Anonimoak - Carnival King of Europe II proiektuaren aurkezpena

2010/11/29

Iñaki, orain pare bat urte Zubieta eta Iturengo inauterietan topo egin genuen Italiako lan-talde honekin. Zubietan, ostatuaren azpiko lokalean, joaldunak janzten ari zirela bertan zeuden [...]

Anonimoak - Leitzako argazki zaharrak eta dantza argazkiak

2010/11/28

Ba ikusi gabe nituen Leitzako argazki eder hauek, baina zu bezala, dantza ekitaldi askotara joana nintzen argazki kamerarekin, eta horrelakoetan "toki" ona hartzeko izaten diren [...]

Anonimoak - Dantza Hirian, Ortzadarren jardunaldiak bideoan

2010/10/30

Eskerrikasko jardunaldiak antolatzeagatik eta bertan izan ez ginenontzat, bideo hauek ikusteko aukera emateagatik! Benetan interesgarriak eta jakingarriak bertan kontatutako guztiak. Eutsi goiari!

Anonimoak - Otsagabia 1970 Modorro ikasten

2010/10/08

Irakasle lanetan diharduena nor den badaki inork? Eta ze dokumental edo programarako, eta nork grabatu zuen?

Anonimoak - Zarautz: Euskal Jaiak 2010

2010/09/15

Bai, guri ere hala iruditu zaigu eta horregatik jarri dugu bideoa. Aipatu beharrekoa da txistularia Mintxo Garaikotxea dela, eta horrekin dantza egiten ez duenak ez [...]