Orain arteko ekarpenak
Nacho Duatoren Txalaparta Bilbon
2003/10/14
La Fundicion-eko taldeak "Dantzaldia" izeneko egitarua prestatu du aurten ere Bilbon eta goi mailako dantza ikuskizunak eskainiko dira bertan: Farruquito, Danza Hoy eta Nacho Duatok zuzendauta Espainikoa Dantza Konpainia tartean. Txalaparta koreografia erakutsiko du Nacho Duatok.
Dantzak elizetan debekatu?
2003/10/02
Vatikanoak prestatu duen testu zirriborro batek elizetan egiten diren hainbat gehiegikeria debekatzeko asmoa agertu du, tartean txaloak, neskatilek monagillo egitea eta... dantzak.
Euskal dantzariak kazetari amerikar batek ikusita
2003/09/29
Aurtengo udan AEBtako kazetari bat Bilboko Aste Nagusian izan da eta euskal dantzak ikusi zituen Plaza Barrian. Gauza bitxiak esaten ditu ikusitako dantzariei buruz.
Gipuzkoako dantzak CDa argitaratuko du EDBk
2003/09/11
Elkar diskoetxeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak "Gipuzkoako dantzak" CD bikoitza plazaratuko dute azaroan. Bertan Gipuzkoako dantzen doinuak plazaratuko dira dantza taldeek erabil ditzaten.
Dantza eta Musika tradizional ikastaro eskaintza zabala Ikasfolken eskutik
2003/09/10
BilbaoMusika zentroak Ikasfolk ikastaro multzoa jarri du abian dantza eta musika tradizionalaren inguruko hainbat eskaintzarekin. Dantzari-dantza, soka-dantza, jotak eta kontradantzak ikasteko aukera izango da eta baita trikitixa, txistua, alboka edo biolinarekin lotutakoak ere.
Dantza sustatzeko diru laguntzen deialdia 2003
2003/09/01
Abuztuaren 11an argitaratu da Eusko Jaurlaritzak dantza sustatzeko ematen dituen diru-laguntzen deialdia. Sorkuntza koreografikoa, dantza-lanen ekoizpenan, EAEtik kanpo egitekoak diren bira artistikoak eta prestakuntza ikastaro eta tailerrak egiteko eskaintzen dira diru-laguntzak.
Agur Txilibrin
2003/08/02
Uztailaren 30ean hil da Txilibrin, molde zaharreko azken albokaria. Albokari bezala nabarmendu zen batez ere Txilibrin, baina dantzariok ere baudakagu zorrik Igorrekoarekin.
Izena duen guztia omen da... Aukeranen lan berria
2003/07/08
"Izena duen guztia omen da" izenburua du Aukeran dantza konpainiak estreinatuko duen ikuskizun berriak. Uztailaren 12an, Donostiako antzerki ferian estreinatuko da ikuskizuna.
Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia
2003/07/03
Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdiaren egitarua prestatu du dagoeneko. Serbiako Djido eta Mexico-ko Tenochtitlan taldeek parte hartzen dute Galdakaokoekin batera Bizkaian egingo diren 7 jaialditan:
Murixka dantza taldearen webgunea
2003/07/03
Lezoko Murixka Dantza taldeak taldeari buruzko webgunea jarri du martxan. Historia, Ekitaldiak, Txapelketak, Irteerak, Argazkiak eta Kontaktuak izeneko atalak aurki daitezke bertan. Helbidea: http://murixka.galeon.com
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza - XIX. mendeko dantza argazki ederrak Arrasaten agertu den Mendia argazki fondoan
2014/06/10
Bai, gainera argazkiek oso kalitate ona dute (hemen jarri ditugunen gainean klik egin eta handiago ikusteko aukera dago) eta horrek xehetasunak gertutik aztertzeko aukera ematen [...]
Oier Araolaza - Dantza eta tiro, tiro eta dantza ezteietan
2014/04/15
Dantza egiteko modua harrigarria da, tarteka kalanbreak eraginda bezala hasten dira mugitzen, eta gero pistolena... daflipat. Nobia berriz asper asper eginda, kar, kar, kar.
Oier Araolaza - Mendi Alde dantza taldearen omenezko eskultura inauguratu da Kabiezes-en
2014/03/25
Argazkia begiratuta gehienek antzemango zeniotenez, Mundi eta Andoni anaia bikiak dira, eta horrelakoetan ohikoa den legez, jolasti bihurriak ere bai. Emilio Xabier Dueñas-ek abisatu digu [...]
Oier Araolaza - Puruandiro: danza del paloteo
2014/03/24
Kuriositatetik harridurara pasa eta 15 minutu zur eta lur dantzari hauen sinkronizazioaz eta indarraz gozatzen. Mila esker!
Oier Araolaza - Frantisek Pospisil: Kumpanija 1922-1924
2014/02/14
Bai Mikel. Izugarrizko altxorra da Frantisek Pospisil-en grabazio sorta eder hau. Eta oraindik baditu beste hainbat harribitxi argitaratzeko, tartean, Euskal Herrian egindako grabazioak! Niri ere [...]
Oier Araolaza - Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
Dantza garaikideko sortzaile gazteen hautu linguistikoak harritu eta kezkatzen nau urtero. Bederatzi proiektuetatik, seik gazteleraz dute izenburua, bik ingelesez eta bakarrak euskaraz.
Oier Araolaza - Mikel Urbeltz: Berrizko Itsuari 1995
2014/02/13
A zer sorpresa eman zigun azken segundoetan ageri den gizon dantzariak. Grabazioa egiten ari ginela, aurrean jarri eta espontaneoki dantzan hasi zitzaigun, gure pozerako!
Oier Araolaza - Mummers-ak Ternuan
2014/01/10
Bai! Hain urruti, hain gertu. Neguko festak(=inauteriak) berberak dirudite han eta hemen.
Oier Araolaza - Miranda del Castanar: Jota Serrana 2013
2013/11/20
Zoragarria iruditu zait mutilak jota dantzatzeko daukan estiloa. Lasai-lasai ari dela transmititzen du, baina dagokionean nolako indarra erakusten duen. Ze ona!
Oier Araolaza - USB Dantzariak: saltzeko orduan akordatzen dira ba gurekin!
2013/11/20
Ormatxulo, billantziko edo hegi badira, akaso bai, kuarrentako erregela edo mutil-dantzak sartzeko... Gb-ekin ez da nahikoa, gutxienez Tb-ak behar!