Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzak elizetan debekatu?

Dokumentuaren akzioak

Dantzak elizetan debekatu?

2003/10/02 21:05
Vatikanoak prestatu duen testu zirriborro batek elizetan egiten diren hainbat gehiegikeria debekatzeko asmoa agertu du, tartean txaloak, neskatilek monagillo egitea eta... dantzak.

Hautsak harrotu ditu eliza katolikoak bere elizkizunetan dantzak debekatu ditzakeela dioen albisteak. Badira egun batzuk albistea kaleratu zela baina tartea hartu nahi nuen informazioa behar bezala irakurtzeko eta orain arte ezin izan dut. Hemen inguruko prentsan nik El Correon irakurri nuen albistea baina mundu osoan izan du oihartzuna.

Argitu dezagun lehenik eta behin ez dela indarrean jarri den debeku bat, baizik eta Vaticanoko bi lantaldek prestatu duten dokumentu baten zirriborroa dela, eta Aita Santuak bultzatutakoa bada ere, mundu osoko hainbat gotzai aurka agertu direla.

Zirriborro horretan eliza katolikoko arduradunak elizkizunetan egiten diren liturgiaz kanpoko hainbat ekintzarekin arduratuta agertzen dira eta horietako batzuk “debekatzea” edo gutxienez “saihesten” saiatzea proposatzen du. Elizkizunetan egiten diren 37 “gehiegikeria” aipatzen dira, adibidez:

- Neskak monagillo bezala erabiltzea. Debekatu beharrokatzat du.
- Txalo egitea (Bataio eta ezkontzetan hedatua omen dago) debekatu behar dela dio testuak (kuriosoa da Juan Pablo II-ak txalo zarrada handiak jaso ohi ditu San Pedron eskaintzen dituen mezetan)
- Eta baita dantzak ere. Gainera, dantzak ez bakarrik elizkizunetan, eliza barruan egiten diren guztietan ere gaizki ikusten ditu Vaticanoak.

Testuak proposatzen dituen beste debeku batzuk:
- apaizek arropa liturgikoak jantzi dezatela beti
- Komunioan ez du ondo ikusten ardoa ematea, ogia soilik eman behar omen da.
- Komunioa apaizak bakarrik eman dezake
- Irakurketa biblikoen ordez beste autore batzuen testuak erabiltzea (Gandhi adibidez) gaizki ikusten da
- ...

Gainera, salaketak egiteko deialdia egiten du testua. Katoliko bakoitzak, apaiz edo fededun laiko bakoitzak aurkeztu ditzake salaketak, bai dagokion gotzaitegian, eta baita zuzenean Vatikanoan ere.

Kuriosoa da Aita Santua bera Afrika aldera dohanean ez baitago mezarik dantzekin loratzen ez denik. Euskal Herrian hainbat dantza emanaldi egiten dira elizetan, kasu gehienetan meza garaian gainera. Adibidez:

- Zumarragan, Antioko baselizan, uztailaren 2an, ezpata-dantza egiten da.
- Eibarren, irailaren 8an, Arrate egunaren meza nagusian ezpata-dantza egiten da bertsolari, trikitilari eta txistularien emanaldiekin batera.
- Tolosan ere, San Juan eguneko Bordondantzariak elizan sartzen dira ezta Fer?
- Deban, San Roke bezperan dantzatzen dute eliza barruan.
- Oñatin, korpus-ek prozesioan parte hartzen dute dantzariek eta eliza meza nagusian dantzatzen dute, konsagrazioaren aurretik.
- Eta Iruñean, orain 2-3 urte heldu diote berriz katedral barruan dantzatzeari, “los seises” izeneko dantza taldearen ohitura berreskuratu baitute hain zuzen ere Kadetradalaren lagunen elkartearen ekimenez.

Hauek adibide batzuk dira, ziur bakoitzak zuen inguruan ezagutzen duzuela gehiago.

Momentuz ez dago jakiterik zirriborro honek aurrera egingo ote duen eta onartua baldin bada ere benetan zein eragin izango duen hemengo elizetan. Dantzari dagokionez zaila dirudi horren errotuak, eta kasu askotan elizak berak bultzatuak, izan diren eliza barruko emanaldiak debeku bidez desagarreraztea. Gainera kontuan hartu behar da elizbarruti bakoitzak autonomia dexentekin funtzionatzen duela.

Dokumentuaren akzioak

2003/10/02 23:07

Irakurri hemen El Correok gaiaz argitaratu zuen albistea.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.