Agur Txilibrin
Azken urteotan Arratiako joten loraldia ezagutzeko aukera izan dugu. Galdakaoko Andra Mariko dantzari eta dantza maisuek lan handia egin zuten Arratia bailaran dantza soltean egiteko zituzten molde, urrats eta berezitasunak biltzen eta horiek guztiekin berregin zituzten jotek zabalkunde izgugarria izan dute. Arratiako dantzari nagusiak izan zituzten eredu horretarako eta horien artean aipatzekoa da Txilibrin. 70 urtetik gorako gizona zela ere nerbio, karakter eta nortasun harrigarria erakusten zuen jotak dantzatzen. Plaza erdira atera eta bera bakar-bakarrik urrats ikusgarriak egiten zituen oinak eta bibote dotorea aldi berean dantzaraziz.
Oier Araolaza