Dokumentuaren akzioak
Dantza sustatzeko diru laguntzen deialdia 2003
Guztira 125.162 Euroko poltsa prestatu du Eusko Jaurlaritzak laguntza hauetarako, modu honetan banatuta:
- Koreografia sorkuntza: 24.040 Euro
- Dantza-lanak ekoizteko: 72.122 Euro
- Bira artistikoak: 15.000 Euro
- Prestakuntza iraunkorreko tailer eta ikastaroak: 15.000 Euro
Eskaerak aurkezteko epea 2003ko irailaren 15era arte izango da zabalik.
Atentzioa deitu dit bira artistikoen atalean irakurri dudan esaldi batek. Ez dakit lehen ere halakorik agertzen ote zen ala lehen aldiz jarri duten. Honako hau dio: Ezin izango dira diruz lagundu jarduera hauek: Izaera amateurra duten dantza folklorikoko erakustaldi edo jaialdietan parte hartzeko proiektuak.
Azken urteotan zenbait euskal dantza taldek jaso izan dituzte horrelako jaialdietan parte hartzeko diru-laguntzak. Adibidez, 2002an ondokoak izan ziren:
- Aukeran Dantza Konpainia, Estatuko bira 6.010 E
- Andra Mari Dantza Taldea, Holanda, Italia 3.005 E
- Alkartasuna Euskal dantza taldea, Polonia 3.005 E
Bi urte lehenago, 2000 urtean berriz Bira artistikoen atalean dirulaguntzak eskuratu ondokoek zituzten:
- A Deshoras Danza Bira 3.215 E
- Damián Muñoz Bira estatala eta nazioartekoa 6.010 Euro
- Ereintza Taldea Dantza Irlandarako bira 3.338 Euro
Urte horretan bertan, 2000. urtean, Dirulaguntza ukatu zitzaien ondokoei:
- Andra Mari Eusko Dantza Taldea Copenhage-ko Folklore Jaialdia - Goizaldi Euskal dantzari Taldea Argentinarako bira.
Aurten boletinak jasotzen duen zehaztapen horrek bide bat ixten duela garbi dago. Ez dakidana da folklore jaialdietan parte hartzen duten dantza talde amateurrentzat beste laguntza bide bat irekiko den, ala besterik gabe aurrerantzean ez den horrelako gehiago emango.
Aurreko urteetan deialdi honetan emandako dirulaguntzak nortzuk jaso dituzten ikusteko begiratu hemen:
Aurtengo deialdia, EHAA edo BOPV delakoan argitaratu dena hementxe aurkitu dezakezu PDF formatoan eta bestela hemen testu moduan
Dokumentuaren akzioak