Izena duen guztia omen da... Aukeranen lan berria
Euskal mitoetan oinarritutako ikuskizuna da eta Edu Muruamendiarazen hitzetan "oraingoan, dantza
garaikidetik abiatu" dira, "nahiz eta euskal dantza tradizionaletik hartutako pausuak zein tangoan erabiltzen direnak moldatu eta tartekatu".
Jose Antonio Vitoria eta Garbi Losadak egin dute gidoia, Edu Muruamendiarazek koreografiak eta Katixa Perea arduratu da dantza garaikideaz.
Oier Araolaza