Gipuzkoako dantzak CDa argitaratuko du EDBk

2003/09/11

Doinuak hainbat txistulari taldek grabatu dituzte. Donostiako Udal Txistularien Bandak grabatu ditu besteak beste Brokel-dantzaren doinuak Jose Inazio Ansorenaren zuzendaritzapean. Herrietako errepertorioak tokian-tokiko txistulari taldeek grabatu dituzte. Besteak beste Oñati, Zumarraga, Tolosa, Berastegi eta Lizartzako txistulari taldeek parte hartu dute diskaren grabazioan. Elkar diskoetxeak jakinarazi duenez azaroaren 20an argitaratuko da CD bikoitza.