Orain arteko ekarpenak

Dantza Donibane Lohizuneko Euskal Kulturaren Astean

2005/12/23

Otsailerako Euskal Kulturaren Aste interesgarria antolatu du Donibane Lohizunen Euskal Kultur Erakundeak (EKE). Bi dantza emanaldi, hitzaldi bat eta erakusketa bat aurreikusi dituzte.

Gehiago irakurri

Zorionak eta 2006 Urte Berri On!

2005/12/16

Aurten postal bakarrean elkartu dira Andoni, Izar eta Olatz. Argazki sesioa gero eta konplexuagoa da, baina modeloak urtetik urtera profesionalagoak dira. Iazko postalak hemen ikus daitezke. ...

Gehiago irakurri

Papera dantzan

2005/12/16

Noizean behin inprimatutako komunikabideetarako kolaborazio batzuk egiten ditut. Sarerako idatzi, ala papererako idatzi, antzekoa irudi lezake, baina praktikan morrontza eta aukera desberdinak tarteko, emaitzak ere desberdinak izaten dira. Paperera begira ari naizenean ia edukiak besteko garrantz...

Gehiago irakurri

Ustekabek, bost urte

2005/11/28

Guk bagenkagun ba, gaurko hau idatzixau bestela be serixo-serixo redaktauta, eh! Zera, neoplatonismuaren ikutua Bizkaiko grabilletiaren inguruan. Zu, interesante askua, zer ba! Ustekabe txarangiak baiña, bost urte edar bete ditxu —Zorionak!— eta aurreko barixakuan Kezkako eta eurekin hartu-emonet...

Gehiago irakurri

Errauskailu bat Eibarren

2005/11/14

Eibarren errauskailu bat behar dugu. Hondarribian edo Donostialdean nahi ez duten hori, Eibarren nahi dugu. Oihuka ari gara eskatzen errauskailua Eibarren, bai zaborraren kudeaketaren arduradunek eta bai herritarrok ere. Gure auzoan orain gutxi lehengo kontenedore zaharrak erretiratu eta lurr...

Gehiago irakurri 7

Urtebete

2005/11/10

Gaur urtebete bete du Izarrek. Poza, ilusioa eta ardura nahasten zitzaizkigun orain urtebeteko egun hartan Azkar demonio pasa da urtebetea, eta azkar hazi da Izar ere. Izarrek gure artean egin duen urtebete honetan zer ekarri digun hitz batean laburbildu beharko banu oso erraza izango nuke: a...

Gehiago irakurri 4

Tamara Rojo, Emilio Aragon eta... Iñaki Urlezaga!

2005/11/03

Edurnezuri baleta estreinatuko da Bilboko Arriagan. Egunotan han eta hemen agertzen ari da horren berri, mundu mailako estreinaldia dela nabarmenduz. Tamara Rojo eta Emilio Aragon aurkeztu dizkigute produkzio horren izartzat. Baina Edurnezurin badago hirugarren izar bat, eta Urlezaga du abizena.

Gehiago irakurri

Osaba Jaime hil zutela 25 urte

2005/10/24

Ohi bezala, bazkalostean lanera itzuli aurretik kafea hartzen zegoen Iriondo tabernan. Gizon bat tabernan sartu, beregana hurbildu eta tiro egin zion. Bertan erori eta hil zen osaba Jaime. 1980eko urriaren 23a izan zen. Orain 25 urte. Sententzia judizialaren arabera Juan Carlos Arruti Azpitarte iza...

Gehiago irakurri 4

Sueltuan eta librian

2005/10/24

Arrate eguna ondiokan be. Illuntze aldera Egan. Guk esan biharko bagendu, ondo pasatzeko egokixa, aproposa erromerixia. Holako baten, ño, fandango eta arin-arin bati ekingo detse eta guk, dantza taldekuok, batzuok beste batzuongana arrimau, korro haundi bat eiñ eta hantxe jardungo dogu sueltuan, po...

Gehiago irakurri

Ballet Biarritz junior Batek Mila ikusgarrian

2005/10/19

Antzerkia, dantza eta kantua gurutzatzen ditu Batek Mila ikuskizunak. Ballet Biarritz Junior-eko hamabi dantzarik taularatuko dituzte Gaël Domenger-ek prestatutako koreografiak.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Anonimoak - Antzuola: trokeo-dantzak 1997

2011/03/02

Aiba, konturatu gabe nengoen! Ze ona! Askotan kritikatu izan ditut space invaders-ak baina kasu honetan bisualki trabarik ez egiteko ahalegina txalotzekoa da.

Anonimoak - Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza

2011/02/08

Esango nuke ereduak ez direla osotasunean hartu eta erabiltzen, baizik eta interesatzen zaizkigun zatiak bakarrik "bildu" eta "erabiltzen" direla. Bakoitzak "hautatu" egiten du garai eta [...]

Anonimoak - Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza

2011/02/08

Julen, hizkuntza jarri duzu adibide eta niri gustatzen zait hizkuntza erabiltzea adibide moduan, baina beste modu batera planteatuta. Hizkuntzak tradizioak dira bai, eta etengabe bizi [...]

Anonimoak - Zubieta - Ituren: joaldunak eta mozorroak 2011

2011/02/03

Niretzat ere inauteri kuttunak dira Ituren eta Zubietakoak. Noizbait inauteriak zer izan ote ziren ulertzeko beharrezko bisita. Gu asteartean izan ginen Ẑubietan, eta mozorro eta [...]

Anonimoak - Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza

2011/02/03

Ulertzen ditugu Mikelue eta Izar esandakoak, eta zinez eskertzen ditugu ekarpenak. Aipatzen dituzuen kontu horiek ezagutzen ditugu, eta horregatik jaso dugu bideo hau, horren berri [...]

Anonimoak - Carnival King of Europe II proiektuaren aurkezpena

2010/11/29

Iñaki, orain pare bat urte Zubieta eta Iturengo inauterietan topo egin genuen Italiako lan-talde honekin. Zubietan, ostatuaren azpiko lokalean, joaldunak janzten ari zirela bertan zeuden [...]

Anonimoak - Leitzako argazki zaharrak eta dantza argazkiak

2010/11/28

Ba ikusi gabe nituen Leitzako argazki eder hauek, baina zu bezala, dantza ekitaldi askotara joana nintzen argazki kamerarekin, eta horrelakoetan "toki" ona hartzeko izaten diren [...]

Anonimoak - Dantza Hirian, Ortzadarren jardunaldiak bideoan

2010/10/30

Eskerrikasko jardunaldiak antolatzeagatik eta bertan izan ez ginenontzat, bideo hauek ikusteko aukera emateagatik! Benetan interesgarriak eta jakingarriak bertan kontatutako guztiak. Eutsi goiari!

Anonimoak - Otsagabia 1970 Modorro ikasten

2010/10/08

Irakasle lanetan diharduena nor den badaki inork? Eta ze dokumental edo programarako, eta nork grabatu zuen?

Anonimoak - Zarautz: Euskal Jaiak 2010

2010/09/15

Bai, guri ere hala iruditu zaigu eta horregatik jarri dugu bideoa. Aipatu beharrekoa da txistularia Mintxo Garaikotxea dela, eta horrekin dantza egiten ez duenak ez [...]