Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ballet Biarritz junior Batek Mila ikusgarrian

Dokumentuaren akzioak

Ballet Biarritz junior Batek Mila ikusgarrian

2005/10/19 18:42

Aktore, musikari eta dantzari talde zabal batek parte hartzen du bertan. Beñat Achiary ariko da kantari.

Dantzari buruz hauxe esaten da Euskal Kulturaren Erakundearen webgunean Batek Mila ikuskizunaz ari direla: Teatroarekin batera, musikak eta dantzak ere garrantzia handia dute Batekmila ikusgarrian. "Zinta Dantza" gipuzkoar dantza ikusi ondoan, eta xingolen lotzea eta deslotzea irudimen gisa hartuz, Laurent Martin Paristar konpositoreak zerbait zinez berri asmatu du, soinu elektronikoak eta Beñat Achiaryren ahotsa uztartuz. Eta musika horren arabera Gaël Domenger koregrafo gazteak ballet bat sortu du, liluragarria.

Ikuskizunaren prestaketa lanak erakusten dituen argazki galeria bat ikusi daiteke EKE-ren webgunean, tartean dantzarien hainbat argazki.

2005eko azaroaren 4an eta 5ean egingo dira lehen emanaldiak, Luhusoko Faustin Bentaberry aretoan.

Batek Mila ikuskariari buruzko informazioa zabala eke-ren webgunean.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.